IZ Eskuara, enpresa handien Lanabes

Eskuara, enpresa handien Lanabes

ESKUARA

Zerbitzua eskatu
 

 

ITZULPENAK

 

  • Oinarrizko hizkuntza irizpideak eta hizkuntza politika orokorra zehazteko eta ezartzeko.
  • Hizkuntza zerbitzuak: Terminologia eta gramatika zalantzak argitu, itzulpenak bideratu eta egin, idatzitako testuak zuzendu.
  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak, urtean 40.000 hitz guztira.
  • Hizkuntza teknikoa normalizatu eta finkatzen lagundu. Lanerako behar duten terminologia eta arloko hiztegia prestatzen lagundu.

DOKUMENTAZIOA 

 

  • Dokumentu ereduak sortzen lagundu.
    Erabilienak eta iraunkorrak diren dokumentuen eredu eta formatuak sortzen eta sistematizatzen lagundu.

DIRULAGUNTZEN KUDEAKETA

 

  • Dirulaguntzen inguruko informazioa eskaintzea eta hauek kudeatzen laguntzea.
  • Udaletan eta bestelako erakundeetan euskara ikasteko eta hizkuntzen kudeaketan eragiteko dauden programen eta dirulaguntzen berri ematea.

ZIURTAGIRIAK

 

 

  • Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiriei buruzko informazioa eskaintzea eta izena ematen laguntzea.

HIZKUNTZA OHITURETAN ERAGIN

 

  • Euskaraldiari buruzko informazioa ematea eta izena ematen laguntzea.
  • Euskararen aldeko ekimenen berri ematea eta parte hartzeko aholkularitzam eskaintzea.

DOMEINU DIGITALA

 

 

  • EUS domeinuari buruzko informazioa ematea eta harremana egiten laguntzea.
  • E-posta sinadurak, biografia digitalak... euskaraz jartzea.

BALIABIDEAK

 

  • Euskaraz lan egiten laguntzeko materialak sortuko dira.

PRESTAKUNTZA

 

Euskarazko gaitasuna eta laneko erabilera hobetzeko prestakuntza.

  • Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A1-B1) Euskarazko deiak jasotzen direnean, hizkuntza irizpideak ezagutu eta nola jokatu ikasi
  • Mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaroa (B2)
    Ohiko mezu elektronikoak euskaraz idazteko gai izatea
  • Euskaraz lan egiteko online baliabideak (B2)
    Euskaraz lan egiten laguntzeko online baliabideak ezagutzea eta erabiltzen ikastea

Pilulak bidaliko zaizkie hitzarmenkideei. Hilean behin enpresetara formazio pilulak e-postaz bidaliko zaizkie beraien langileen artean zabaltzeko. Euskararen inguruan langileek dituzten zalantzak argitzeko, aurrez detektatutako hizkuntza arazo baten gainean eragiteko...

 

OHARRA: Lehentasuna izango dute egoitza Gasteizen duten enpresek. 

Form

Eskuara zerbitzua eskatu

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko “Euskararen sustapena” izeneko fitxategian sartuko direla. Datu horien tratamendua honako xede honetarako erabiliko dira: Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak kudeatzeko. Bermatzen dugu datuak isilpean gordeko direla, eta ez zaizkiela jakinaraziko beste batzuei, legez ezarritako kasuez kanpo. Aukeran izango duzu datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzea, DBEOk aitortzen  dituenak, eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroaren bulegora jo beharko duzu (Probintzia plaza, 5, 01001 PK, Gasteiz -Araba).
Argibide gehiago: https://web.araba.eus/eu/tratamenduen-lege-ohar-hedatua

Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA