Euskaraba - euskaraba
Banner home EU

EUSKARABA
Araban euskara sustatzeko webgune ofiziala pertsona, elkarte eta enpresentzat.
Ikusi LanabesEuskaraba deskribapena

Euskararen Foru Zerbitzuaren misioa da euskaraz bizitzeko aukera bermatzea hala nahi duten arabarrei. Hori dela-eta, gizarte eragile, erakunde publiko eta Foru Aldundiaren gainerako Sail eta Zerbitzuekiko koordinazio, egikaritze eta elkarlan neurri eta ekimenak sustatzen eta garatzen ditu, euskararen erabileraren normalizazioan urratsak emateko xedez.
Ikusi plan estrategikoa
IZ Azken albisteak
Azken berriak
Eduki publikatzailea

Jardunaldian, lan-egoera ezberdinetan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko estrategiak eta esperientzia praktikoak partekatu dituzte hainbat enpresak.
Gaur goizean Arabako Foru Aldundiak antolatu duen Arabako Enpresen Foroaren XIII. Edizioa burutu da Europa Biltzar Jauregian, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin non hainbat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu diren lan munduan euskararen presentziaz ezagutza partekatzeko. Bai Euskarari Elkarteak eguneko zerbitzu teknikoa eskaini du.
Foroan bildu diren enpresa eta eragile sozioekonomikoek bereziki, hizkuntzen kudeaketak enpresetan duen garrantziaz hausnartu dute. Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.
Joseba Koldo Perez de Herediak, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendariak, eman die ongietorria parte-hartzaileei, eta ondoren, Txus Arrieta Euskararen Foru Zerbitzu buruak Lanabes egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu.
Hizkuntza-egoera ezberdinak aztergai
Jardunaldiaren ardatz nagusia talde-lana izan da. Bertan, parte-hartzaileek egoera desberdinak aztertu dituzte, enpresan sor daitezkeen hizkuntza-egoerei aurre egiteko neurriak eta erantzun egokiak irudikatuz. Dinamika honen helburua enpresa bakoitzak bere hizkuntza-irizpideak zehazteko bidean laguntzea izan da.
Horren adibide praktiko gisa, Nerea Caballero EBA SL enpresako ordezkariak bere enpresan hizkuntza-irizpideak zehazteko prozesuan izandako esperientzia arrakastatsua partekatu du bertaratutakoekin.
Hurrengo pausoak
Aurrera begira, etorkizuneko erronkak finkatzeko tartea ere izan da. Enpresek euskararen normalizazioan eman beharreko hurrengo pausoak identifikatu dituzte eta 2026rako lehentasunak zehaztu dituzte kolektiboki.
Jardunaldiaren amaieran, Make It Visual-ek saioaren laburpen grafikoa aurkeztu du.
Era berean, praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten enpresen mapa lantzen jarraitzen dutela gogorarazi da, datorren urteko otsaileko foroan emaitzak aurkezteko helburuarekin, eta hurrengo hitzorduetarako datak proposatu dira.
Foroak agerian utzi du Arabako enpresek gero eta interes handiagoa dutela euskara kudeaketa-planetan txertatzeko eta hizkuntza-irizpide argiak ezartzeko, lan-giro euskaldunago eta eraginkorrago bat lortzeko bidean.

Arabako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa 2025–2029, anbizioz baina errealismoz begiratzen duen plangintza. Planaren helburua da euskaraz hitz egiten duten pertsona gehiago eta aktiboagoak izatea Araban, hiztun berriak sortzea eta nahi duen orok euskaraz bizi ahal izatea etxean, eskolan, lanean, aisialdian, kulturan, kirolean eta mundu digitalean.
Planak sei ardatz ditu:
- Gobernantza: euskara agendan kokatzea eta harrera linguistikorako protokoloa ezartzea.
- Jarrerak eta motibazioak: aktibazio sozialeko kanpainak babestea eta hiztunen aniztasuna aitortzea.
- Ezagutza eta gaitasuna: transmisio familiarra indartzea, aisialdi eta kiroletako hezitzaileentzako prestakuntza eta helduen euskalduntzea sendotzea.
- Erabilera eta interakzioa: enpresetan, elkarteetan eta kirolean euskararen erabilera sustatzea, Lanabes programarekin elkarlanean.
- Ikerketa eta sistematizazioa: urteroko ebaluazioak egitea eta 2027an tarteko azterketa.
- Komunikazioa eta difusioa: euskarazko komunikabideak laguntzea eta sare sozialetan euskararen presentzia handitzea.
Plan hau ez da bulego batean bakarrik idatzia: parte-hartze zabal baten emaitza da, udal eta kuadrilletako euskara zerbitzuek, Arabako Euskararen Batzordeak (23 erakunde eta 4 aditu), sailarteko mahai batek eta gizarte zein kultur eragile askok parte hartu baitute.
Emaitza dira 34 ekintza zehatz, besteak beste: familiei laguntza eta baliabide berriak eskaintzea, etorri berrientzako harrera protokoloa, klubetan diagnostikoak eta mikroplanak, enpresetarako aholkularitza eta Lanabesekin lankidetza, komunikabideentzako laguntzak, eta helduen euskalduntzerako laguntza.
Iñaki Gurtubai diputatuak adierazi duenez: “Euskara ez da bakarrik ikasgai bat, harreman bat da. Gure erronka da txikien baturatik handia lortzea eta euskaraz bizitzea erosoa eta naturala izatea. Plan hau gonbidapena da guztiontzat: dendako agurrean, kirol entrenamenduetan edo sare sozialetan, lehen hitza euskaraz emateko”.
Euskararen ulermen mapa Araban
Aplikazio habiaratuak
IZ Sustatzaileak
Sustatzaileak
Colaboradores Duplicate 1
EUSKARAREN FORU ZERBITZUA
Bere egitekoak dira, besteak beste, dirulaguntzak banatzea euskara sustatu nahi duten norbanako, elkarte edo enpresei, lankidetzak bultzatzea eragileen artean, eta koordinazio lanak egitea Arabako eta Euskal Herriko erakundeekin.
ARABAKO UDAL ETA KUADRILLETAKO EUSKARA ZERBITZUAK
Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako eta Trebiñuko udaletako euskara-teknikarien sarea.
IZ Norentzat
Norentzat
Para quién

ENPRESAK

HELDUEN EUSKALDUNTZEA

AISIA ETA KIROLA

TRANSMISIOA

ADMINISTRAZIOAK
Aplikazio habiaratuak
BAN Buletina



