Baliabideak - euskaraba
Breadcrumb
IZ Baliabideak
Baliabideak
Eduki publikatzailea
Tresnak
Tresnak
Euskaraba
Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak katalogo bat eskaintzen du bere produktuen zabalkundea egiteko eta eskura jartzeko, gizartea eta euskara balioesteko daukan kudeaketa ereduan oinarriturik.
Informazio gehiago
Laneki
Lanbide Heziketarako euskarazko materiala eskaintzen du Jakinbaik. Sektore anitzeko online hiztegi teknikoa, ikasketetara bideraturiko dokumentazioa, etab.
Informazio gehiagoLanHitz
Entitate pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak, finantza-etxeen neurgailua, telefonoa euskaraz konfiguratzeko laguntza eta esparru sozioekonomikoak ohikoak diren agiriak euskaraz egiteko ereduak eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak.
Informazio gehiagoBai Euskarari
Bai Euskarari Elkarteak euskara entitatean txertatzen laguntzeko tresnak eta laguntza eskaintzen ditu: dirulaguntza deialdien inguruko informazioa, hizkuntza gaitasuna lantzeko aukerak, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia euskaraz garatzeko ereduak…
Informazio gehiagoItzulpen Zerbitzua
Euskara Zerbitzuan arlo sozioekonomikoko entitateei itzulpen puntualak egiten zaizkie doan, baldin eta laburrak eta soilik publiko orokorrari zuzendutakoak badira.
Itzulpena eskatuEuskara ikastaroak
Euskara ikastaroak
Gasteizko merkatari eta hostalarientzako ikastaroak
Merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak gaitzea da helburua, ahoz komunikatzeko eta saltokiko idatzizko informazioa —errotuluak, eskaintzak, oharrak…— euskaraz jartzeko gaitasuna eskuratzeko oinarrizko ezagutza lortzea.
Informazio gehiagoGasteizen Euskara ikasteko dirulaguntzak
HABEk homologatutako euskaltegiek eskainitako ikastaroetarako dirulaguntzak. Honako baldintzak betetzen dituzten ikastaroak izango dira diruz lagundutakoak:
- Ikasturtean zeharrekoek, gutxienez 140 ordu.
- Udako ikastaroek, gutxienez 90 ordu.
- Autoikaskuntzakoek, gutxienez 190 ordu.
Ziurtagiriak
Ziurtagiriak
BIKAIN
Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.
BAI EUSKARARI
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.