Euskaraba - euskaraba - web.araba.eus

Euskaraba - euskaraba

AbisuaTLS1.2

Banner home

Euskaraba deskribapena

Euskararen Foru Zerbitzuaren misioa da euskaraz bizitzeko aukera bermatzea hala nahi duten arabarrei. Hori dela-eta, gizarte eragile, erakunde publiko eta Foru Aldundiaren gainerako Sail eta Zerbitzuekiko koordinazio, egikaritze eta elkarlan neurri eta ekimenak sustatzen eta garatzen ditu, euskararen erabileraren normalizazioan urratsak emateko xedez.

Eduki publikatzailea

IZ Azken albisteak

Azken berriak

Eduki publikatzailea

2024-12-12
Marka eta Erronka topaketa, IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean. 50 bat eragile bildu ziren kirolari eta euskarari buruz hitz egiteko
Marka eta Erronka topaketa, IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean. 50 bat eragile bildu ziren kirolari eta euskarari buruz hitz egiteko
 

“Marka eta Erronka” euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatzen dute. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua. Kirol arloan lan egiten duten pertsonak izan ziren gonbidatuak: erakundeetako kirol-zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso-elkarteetako kirol-koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere.

 

 

Aurtengo deialdian kirol-jardueraren dimentsioa nabarmendu nahi izan dute, eta jarduera horietan euskarari sarbide ematea zenbateko garrantzia duen azpimarratu.

 

 

Josune Velez de Mendizabal aktore eta kazetariak Ander Gebara elkarrizketatu zuen. Bere kirol-ibilbideaz jardun zuen: futbolean nola hasi zen eta Real Sociedad eta Alaves taldeetan zer aurkitu duen. Hainbat aholku eman zituen, futbolean aritu nahi duten haur eta gazteentzat. Euskarak bere ibilbide horretan izan duen lekua azaldu du halaber.

 

 

Publikoaren partetik hainbat kirol-entitateetako praktika onak aipatu ziren, eta lantaldeetan jardun zuten klubetan eta elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egin daitekeenaz eztabaidatzen. Material hori guztia jaso zen eta laster argitaratuko dira ondorioak.

 

 

Aurten laugarren edizioa izan da eta Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta AFDA euskaren erabilera sustatzeko egiten ari diren lanaren testuinguruan kokatzen da. Hiru entitateak hainbat lan-ildo garatzen ari dira elkarlanean: dirulaguntzak, euskara-planak kirol-entitateetan, entrenamenduetan euskara erabiltzeko dinamizazio-saioak, entrenatzaileen formazioa eta abar…

Ikusi gehiago

Nested Applications

IZ Sustatzaileak

Sustatzaileak

Colaboradores Duplicate 1

 

EUSKARAREN FORU ZERBITZUA


Bere egitekoak dira, besteak beste, dirulaguntzak banatzea euskara sustatu nahi duten norbanako, elkarte edo enpresei, lankidetzak bultzatzea eragileen artean, eta koordinazio lanak egitea Arabako eta Euskal Herriko erakundeekin.

 

ARABAKO UDAL ETA KUADRILLETAKO EUSKARA ZERBITZUAK
 

Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako eta Trebiñuko udaletako euskara-teknikarien sarea.

IZ Norentzat

Norentzat

Para quién

 

 

Enpresak


ENPRESAK

 

Euskalduntzea


HELDUEN EUSKALDUNTZEA

 

Kirol federazioak


AISIA ETA KIROLA

 

 

 

Transmisioa
 

TRANSMISIOA

 

Administrazioak


ADMINISTRAZIOAK

 

Nested Applications

BAN Buletina