GEU elkarteko Zuriñe Gil-ek azpimarratu du zein garrantzitsua den begiraleek umeei hizkuntza-ohiturei buruz galdetu, ulertu eta haiek motibatzea.

Aurten ere, Arabako Foru Aldundiak antolatuta, uda sasoian begirale, hezitzaile eta entrenatzaile aritzekoak ziren hainbat gaztek euskararekin lotutako sentsibilizazio ikastaroak jaso dituzte GEU elkartearen eskutik. Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan GEU elkarteko Zuriñe Gil eta begirale lanean dabilen Itsaso Garai elkarrizketatu dituzte.