AFAk eta Gasteizko Udalak eskatuta landu du GEU Elkarteak

Gasteizko ludoteketan euskara sustatzeko asmoz zerbitzu horietako profesionalei zuzendutako gida sortu du GEU Elkarteak.

Gida lantzerakoan hezitzaileekin bi saio praktiko egin dituzte, ondoren galdetegi bat betetzea eskatu zieten; eta, azkenik, hezitzaileek, AFAk eta Gasteizko Udalak emaitzaren kontrastea egin dute.

Gidak jasotzen ditu oinarri pedagogikoa, aholkuak, zerbitzuaren ezaugarriak, lau estrategia nagusi eta jarduera proposamenak.

Gida euskarri fisikoan egongo da Gasteizko ludoteka guztietan (20.000 erabiltzailetik gora dituzte) eta baita Aldundiaren webgunean ere.