Zineleku 2017, Gasteizen uztailaren 23tik aurrera!

Ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da. Murgiltze proiektu hori urtero Euskal Herriko leku batean garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana indartzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko horrela, sorkuntza esperientzia paregabea. Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko zinemagile zein idazle, koreografo, programatzaileek partehartuko dute. 

 

Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz. ZINELEKUn parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.

  

ZINELEKU Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako.

Programa euskaraz egingo da; hortaz, parte hartzaileek euskaraz oso ondo jakin beharko dute.