Euskararen bidez sozializatzeko programak garatzeko diru-laguntza deialdiak zabalik maiatzaren 11ra arte

Apirilaren 11an Euskararen Foru Zerbitzuaren 2018ko diru-laguntza deialdi hau argitaratu da:

  • Xedea eta helburua: 2018ko ekitaldian euskararen bidez sozializatzeko programak eta jarduerak antolatu, garatu eta gauzatzea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian.
  • Xede taldea: Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta Kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den Kuadrilla izan ezik.

Dokumentazioa aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 11n amaitzen da.

  • Deskargatu deialdiaren oinarriak hemen.
  • Deskargatu Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren lehia bidezko diru laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak
  • Deskargatu eskabidea egiteko agiriak eta formularioak, eta kontsultatu itundutako erregistroak hemen.

Halaber, apirilaren 11an, Euskararen Foru Zerbitzuaren 2018ko diru-laguntza deialdi hau ere argitaratu da:

  • Xedea eta helburua: 2018ko ekitaldian euskararen bidez sozializatzeko programak antolatu, garatu eta gauzatzea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian.
  • Xede taldea:  Kultura-elkarte eta -entitateak,  kirol federazioak, kirol ferederazioen elkarteak,  ikasleen guraso elkarteak, eta guraso elkarteen federazioak