
15. edizio honetan 16 urte bitarteko neska-mutikoen eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera nola sustatu aztertuko da.
15. aldia da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa antolatzen dena, eta aurtengoa maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarteko Manuel Lekuona kultura etxean. Landuko den gaia izango da 16 urte bitarteko neska-mutikoen eskola orduz kanpok jardueretan euskararen erabilera sustatzea.
Batez ere Udaletako Euskara zerbitzuetako langileek parte hartu ohi dute jardunaldiotan, baina publiko askoz zabalagora zuzenduta daude, are gehiago aurtengo edizioko gaia. Hala, euskara teknikariez gain, gonbidatu nahi dituzte eskola orduz kanpo lanten diren jardueretan dabilen oro, kulturakoak, kirolekoak… kirol klubetako ordezkariak, bestelako jarduerak antolatzen ditzuten eragileak… “Helburua ez da makala, eta beharrezkoa da guztien esku hartzea”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Bi egunetan bost hitzaldi eta zazpi praktika ona izango dira; eta besteak beste honako gaiak landuko dira: Aisialdian hizkuntza politika egokiak txertatzea; Eskola orduz kanpoko jardueren hizkuntza egoera monitorizatzea; Haurren kirol sistemetan euskararen erabilera areagotzeko ereduak; Eskola orduz kanpoko jardueren adierazle sistema; Hezkuntza Soziolinguistikorako material eta baliabideen bilketa; Hezitzaileak erdigunera; Kirolaz gozatu euskaraz eta beste…