Ahozkotasuna landuko duten euskaraz egindako kultura ekitaldiei aholkularitza eta dirulaguntza eskainiko zaizkie

Gasteizko Udalak Gazte Sortzaileak Beka Deialdia 2022 argitara eman du. Ekimenak gazteek gazteentzat euskaraz sortutako kultura ekitaldiak babestu nahi ditu. Hain zuzen ere, jendaurrean zer esana dutenek (hitz egitea, antzeztea, abestea, bertsotan aritzea, irudiekin azaltzea, bakarrizketan aritzea…) haien kultura proiektuari forma emateko laguntza jaso dezakete, bai diruz eta baita aholkularitzarekin ere.

Parte hartzeko baldintzak dira proiektuak ahozkotasunarekin lotuta egotea, euskaraz izatea osotasunean eta parte-hartzaileak Araban bizi diren 16-35 urte bitarteko gazteak izatea. Bakarka edo taldeka parte hartu daiteke.

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 15ean bukatuko da, eta saria honakoa izango da: proiektua garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru saria.

Ikusi bideoa.

Informazio gehiago hemen.