Gorbeialdeko Mintzalagun egitasmoko koordinatzaile Unai Vianak proiektu honen bilakaera azaldu du.
Proiektuak bi helburu nagusi ditu: mintza praktika egin nahi dutenendako espazioak sortzea, eta euskara plazaratzea ahalik eta leku gehienetan.
Talde edo kuadrila hauek astean behin biltzen dira espazio desberdinetan: badira, tabernan, kultura etxean edo kalean hitz egiteko elkartzen direnak; eta baita ere zaletasun zehatzen baten bueltan batzen direnak.
Gorbeialdean 100 bat lagun arituko dira talde horietan euskaraz mintzatzen; eta horietakoren batera batzeko izenematea zabalik dago beti.
Proiektu honen baitan sortu zen, baita ere, Auzolagun. Beste honen helburua da guraso eta umeek ere aisialdian euskaraz egitea. Horretarako, hasi ziren irteerak egiten; eta umeek ezagutu dituzte beste ume batzuk; ondorioz, hasieratik harremana euskaraz sortu dute.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: