ULERRIZKETA metodologiaren nondik-norakoez, Pello Jauregiren eskutik

“Eragiteko janzten” jardunaldien baitako saioan, Pello Jauregi adituak “Ulerrizketa” metodologiari buruzko hausnarketa eskaini zuen. 

Hainbat metodologia prestatu dira azken hamar urteotan komunikazio egoera ezberdinetan euskararen erabilera sustatzeko. Horien artean esanguratsuena “ulerrizketa” metodologia izan da. Ahobizi eta belarriprest kontzeptuen atzean dagoen Pello Jauregi irakasle eta ikertzaileak, metodologia honi buruzko xehetasunak aurkeztu zituen Oihaneder euskararen etxean. 

ALEAri esker, hitzaldi osoa duzue ikusgai hemen:

Oharra: eduki hau alea.eus webgunetik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) lizentzia erabilita.