Uda honetan aisialdi ekintzetan arituko diren hezitzaile, begirale edota entrenatzaileentzat euskararen erabilera sustatzeko formazio-saio txikia antolatu ditu Gasteizko Udalak.
Saioa arinak izango dira, ordu bete eta erdikoak. Helburua xumea bada ere, eraginkorrak izatea bilatzen da. Hauek dira formazioaren helburu nagusiak: hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi ditugun estrategiak azaltzea eta erabili ahal ditugun ekintzak eta jarduerak partekatzea.
Formazioa Ebete eta GEU elkarteko teknikariek emango dute, ekainaren 21etik 24ra bitartean, Oihaneder Euskararen Etxean antolatuko diren saioetan.
Izena emateko azken eguna ekainaren 17a izango da.
Informazio gehiago eta izen-emate galdetegia > Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua