
2022ko udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa
Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen sareak uda honetan aisialdi ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzako formazio saioak prestatu ditu.
Saio hauen helburua da hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi ditugun estrategiak azaltzea eta erabili ahal ditugun ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.
Arabako Kuadrilletan aukera egongo da udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formazio-saio antolatu dira, lurralde osoan zehar. Hona hemen egutegia:
- AIARALDEA: ekainak 30 (osteguna) 18:00h. Luiaondo (Soziala).
- LAUTADA: ekainak 28 (asteartea), 17:30h. Agurain. Udaletxea-Manu Yanke aretoa
- MENDIALDEA: ekainak 20 (astelehena) 10:30h. Maeztu (Ludoteka)
- GORBEIALDEA: ekainak 29 (asteazkena), 18:00h. Zigoitia (Kultur etxea)
- AÑANA ETA TREBIÑU: ekainak 27 (astelehena) 17:00h. Argantzun (Silo aretoa)
Saioen gaineko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kuadrilla bakoitzeko euskara zerbitzuarekin.