Uda eta euskara Gasteiz Irratian. Iñaki Eizmendi (EBETE): “Udako jarduerak funtsezkoak dira euskara ikasteko prozesuan”.

Udalekuak eta aisialdiko jarduerak sendotu egin dira azken urteotan euskara komunikazio-hizkuntza duten jolasgune gisa. Udan euskararen erabilerari jarraipena ematen dioten espazioa bilakatu dira dira. Egungo osasun krisiak ikasturtea eten du eskolaz kanpoko jarduera guztiekin eta horrek familia asko euskararekiko harremanetik urrundu ditu. Zer eragin izan dezake egoera berri horrek haurren ikaskuntza-prozesuan? Zein aukera proposatuko dira uda honetarako?