Txema Ramirez de la Piscina: “1835-1836ko Gasteizko gertaera historikoak gurera ekarrita, herritarrak izaera kritikoa hartzera gonbidatu nahi ditugu”

Ospatu berri den Toparaba Araban euskarazko sormena sustatzeko egitasmoak badu irabazlea: Mamiak Kolektiboaren ‘Ogiak hizketan baleki’.
Diziplina oso desberdinetako Gasteizko sei sortzaile batu dira eta 1835 eta 1836 artean Lehen Karlistadan hirian eman ziren gertaera latz batzuk gogora ekarriko dituzte ‘kazetaritza performantikoa’ erabiliz; hau da, ikerkuntzako kazetaritza eta arte eszenikoak uztartuta. Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Mamiak Kolektiboko kide Txema Ramirez de la Piscina eta Josune Velez de Mendizabal elkarrizketatu dituzte.