Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak gogoratu du urriaren 24an bukatuko dela Lazarraga Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea.
Lazarraga Sarien 7. edizioa izango da aurtengoa. Bai Euskarari Elkarteak gidatuta, Arabako bost enpresa edo pertsona sarituko dira arlo sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanarengatik.
Aurtengo edizioa azaroaren 24an izango da Gasteizko Artium museoan, 13:30ean.
Eta hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 24an bukatuko da. Interesatuek posta elektroniko bidez egin dezakete lazarragasariak@baieuskarari.eus helbidera idatzita edo labur.eus/lazarragasariak2022 -en eskuragarri dagoen formularioa beteta.

Rober Gutierrezek Lazarraga Sariei buruzko azalpen ugari eman ditu, eta gogora ekarri du Bai Euskarari Elkarteak Euskal Herri osoan eta zehazki Araban ere hainbat ekimen abiarazten dituela; azken lurralde honi dagokionez gogora ekarri ditu 2020tik urtero antolatzen den Arabako Enpresen Foroa eta 2021ean landutako Arabako Enpresen Mapeoa, besteak beste.
Entzun hemen Rober Gutierrezei egindako elkarrizketa osoa: