PRUDENTZIO DEUNAREN ERRETRETA

GEU Elkarteko lagunek danborrada euskaraz kantatzeko eta euskaraz bizitzeko deia egin, eta giroa berotzeko bideo bat sortu dute.

Leire Betolaza, etxeko balkoian

Zein da zehazki plana? 

San Prudentzio bezperan, apirilaren 27an, balkoietan danborrada herrikoia egingo dugu, 20:30ean. Ekimenak, baina, ez dira horretara mugatuko. Egunotan bi tailer eta entsegu telematikoak antolatu dira: lehenengoan danborra edota txanoa sortzen ikasteko saioak eskaini dira; eta bestetik, nik gidatutako entseguak daude. Egun bakoitzean hiru abesti entseatzen ari gara. Eduki horiek guztiak zuzenean emititzeaz gain, Baterak Youtuben duen kanalean kargatzen direnez, behin baino gehiagotan ikus daitezke. Astelehenean, apirilak 27, eguneroko txalo zaparradaren ostean, danbor hotsak entzungo dira Gasteizko balkoietan eta leihoak, 20:30etik 21:00etara. Entseatutako sei abestiak joko ditugu; Erretretarekin hasi eta amaituko dugu. Joko ditugun kantuak, bestalde, irratian entzun ahal izango dira.