
Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuek antolatuta, GEU elkartearen laguntzarekin
Azken garai hauek gogorrak izan dira baita ere aisialdiaren esparrurako. Muga asko izan dira jarduerak antolatzeko, baina ikasi ere asko ikasi dute alor horretako eragileek.
Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuek, GEU elkartearen laguntzarekin, topaketa bat antolatu dute, ikasitakoa elkarrekin partekatzeko eta etorkizunari ilusioz begiratzeko.
Topaketak hiru gai landuko ditu:
a) Atzera begiratzea. Zer ikasi dugu?
b) Gure aisialdi-proposamena nola berritu, euskaratik eta euskaraz
c) Praktika onak (proposamena).
Noiz? irailaren 13an, asteartea
Iraupena: 17.00etatik 19.30era (2 ordu eta erdi)
Non? Zabalganeko gizarte etxean
Gonbidatuak: Aisialdi elkarteetako ordezkariak eta hezitzaileak, guraso elkarteetako ordezkari eta kideak, aisialdi zerbitzuak ematen dituzten enpresetako ordezkariak eta langileak eta euskalgintzan aisialdia lantzen duten elkarteetako ordezkariak.
Zuen ahotsak, iritziak, ekarpenak… ezinbestekoak dira. Aurrera egin dezagun elkarrekin!
Komeni da lehenbailehen izena ematea hemen.
aquí.