
Otañori buruz ‘Ombuaren itzala’ filma egiteko finantzazio bila dabil Patxi Bisquert, eta Bertsozale elkartearekin batera proiektua modu originalean aurkezten.
Pello Mari Otaño oso garrantzitsua izan da bai bertsolaritzan eta baita
euskalgintzan ere: bertsolari familia batetik eratorria lan handia egin zuen
bertsoak sortzen, bertso paperak ezartzen eta orohar bertsolaritza
biziberritzen. Horrez gain, murgilduta egon zen euskalgintzako beste hainbat alorretan ere.
Patxi Bisquert aktore eta zuzendariak Otañori buruz ‘Ombuaren itzala’ filma egitea jarri zuen helburu. Ezinbestekoa deritzo haren figura ezagutzera ematea. Proiektua aurkezteko eta finantzazioa lortzeko, oso aurkezpen originalak egiten dihardu. Izan ere, Bertsozale elkartea eta bestelako erakunde eta ekimenen laguntzarekin proiektua aurkeztearekin bat bertso eskolatako kideak batu eta
bertsolaritza jaialdiak antolatu izan dituzte.
Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Patxi Bisquert bera eta Bertsozale
Elkarteko Oihane Perea elkarrizketatu dituzte. Entzun hemen: