ZER DA OXIGENOA EUSKARARI?
Oxigenoa Euskarari proiektua 2010ean martxan jarritako ekimena da, Laudioko Udaleko Euskara Arloa eta Mendiak eta Herriak mendi-gidarien elkartearen erkarlanaren emaitza izan zen. Barrundiako 6-12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako egitasmo bat da eta proiektua osatzen duten bi ardatz nagusiak gazteen artean euskararen erabilera eta mendizaletasuna bultzatzea dira.
NOLA GAUZATUKO DIRA HELBURUAK?
6 irteeratan, hilean behin, Barrundiako hainbat gunetara mendi-irteera bat egingo da. Ekintza hauetan parte hartzeko bete beharreko ezinbesteko baldintza gazteek euskeraz hitz egitea izango da. Irteera bakoitzean lantzeko berariazko gaiak hautatuko dira, mendiarekin, kirolarekin, naturarekin, elkarbizitzarekin zerikusia izango dutenak; modu horretan gazteentzat heziketa oso bat eskaini nahi da euskaraz. Gai hauek lantzeko gazteei fitxa osagarriak banatuko zaizkie.
INFO +: oxigenoa euskarari barrundia 2019 PROGRAMA
Izen-emate orriak: izena ematekoa-inscripción-barrundia