Aurten bigarren aldiz Euskaltzaleen Topaguneak ‘Haurrean aurrean helduak heldu’ dinamika martxan jarri du helduen aktibazioaren bitartez euskararen erabilera handitzeko.

Euskaltzaleen Topaguneak sustatuta eta koordinatuta, eta herrietako ekimen askorekin lankidetzan, urriaren 19tik 29ra hainbat herritan ‘Haurren aurrean helduak heldu’ dinamika martxan jarri da. Helburua da helduok umeekin batera ekintza desberdinetan euskaraz aritzea, eta bide batez haurrentzat eredu izatea.

Izan ere, Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Garcia de Bikuñak nabarmendu du askotan umeei eskatzen diegula euskaraz hitz egiteko, baina horretarako guk ere koherentziaz jokatu behar dugula; honakoa ondorioztatzeko: “Umeek guk eigten dugunetik ikasten dute”.

2021ean egin zen dinamika lehen aldiz eta 60 udalerri ingurutan jarri zuten martxan. Aurten ere 68 udalerrik hartu dute erronka hori.

Aurtengo berrikuntzen artean euskaraz hitz egiteko espazioei baino ekintzei emango zaie garrantzia handiagoa; eta, baita ere, nahi da hezkuntza komunitatea gehiago inplikatzea.

Eta, azken finean, hamar egunetako praktika horrekin nahi da bidea eman euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenei zein euskaraz hitz egin nahiko zutenei ahaldundu eta horretarako hizkuntza ohiturak alda ditzaten.

Informazio gehiago hemen.

Entzun hemen elkarrizketa osoa: