Laneki-ko koordinatzaile Olatz Imazei elkarrizketa egin diogu.

Laneki da Lanbide Heziketako elkarteen elkartea, LHko ikasle publikoak batzen dituen Ikaslan eta itunpeko ikastetxeen Hetel elkarteak batzen dituena. Lanekik ikastetxe guzti hauen koordinazioa egiten du nagusiki hauentzat eskolarako materiala eta baliabideak sortu, partekatu eta kudeatzen.

Eta, horrez gain, Lanekiren beste zeregin nagusi bat da ikasleen praktikak lantokietan, LH Duala deritzona, euskaraz egiteko baliabideak sortu eta sustatzea.

Urriaren 18an Gasteizko Mendizabala ikastetxe integratuan egingo den Hizkelan foroan ekimen guzti hauek izango dute isla. Lanbide Heziketa eta lan mundua euskara ardatz duen jardunaldi honen aurtengo leloa ‘Euskara da batzen gaituena’. Jardunaldi hau Arabako Foru Aldundiak beste eragile batzuekin batera gidatutako Lanabes ekimenaren baitan kokatzen da.

Jardunaldian eragile desberdinen esperientzia eredugarriak partekatuko dira.

Izenematea zabalik dago Jakinbai.eus webgunean.

Entzun hemen Olatz Imazei egindako elkarrizketa osoa: