Euskararen erabileraren inguruko ikerketa egin duen lantaldeko zuzendari Olatz Altuna elkarrizketatu dugu.
Soziolinguistika Klusterrak ezagutzera eman ditu euskarazko kale erabileraren ikerketaren emaitzak. Euskal Herriko 145 udalerri neurtu ditu; behaketak egin dituzte hiztunari ezer galdetu gabe eta hiztunen ezaugarri batzuk. Gainera, ikerketaren zortzigarren edizio honetan behaketak egiteko aplikazio informatikoa estreinatu dute.
Euskal Herri osoan 600.000 pertsona inguru behatu dituzte, inoiz egin den halako ikerketa kuantitatibo handienean.
Datu orokorrak aintzat hartuta, Euskal Herrian bataz beste 8 lagunetik 1 ari zen euskaraz behaketak egiterakoan (2011n). Hortaz, azken behaketatik, 2016tik, ez da aldaketarik egon.
Baina aldea dago lurralde batetik beste batera: Gipuzkoan %31koa da euskararen erabilera; Bizkaian %9koa eta Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Arabakoa %5 eta 6 artekoa.
Kontuan hartzekoa da eremu erdaldunagoetan euskarak gora egin duela, eta euskaldunenetan behera.
Araban fokua jarriz gero, honako hauek dira Soziolingustika Klusterreko Altunak aurreratutako ondorioetako batzuk:
-Araban, adin tarte guztietan hitz egiten dute emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago.
-Gasteizen eta Araban, azken bost urteotan gazteen euskararen erabilerak gora egin du; izan ere, Araban gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak.
-Gasteizen euskararen kale erabilera Donostiakoa baino baxuagoa da, baina Bilbokoa baino altuagoa.
Ikusi hemen ikerketaren nondik-norakoak.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: