arabako euskara zerbitzuak
Arabako Kuadrilletan eta Trebiñuko Barrendegiko Udaletan, gizarte elebidun baterako bidean, euskararen sozializaziorako koordinazio, egikaritze eta sustapenerako zerbitzu teknikoen bilgunea.
Euskararen sozializazioa dugu helburu, hau da: gizartean gertatzen diren eguneroko eta aldizkako harremanetan, euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan bideratzen dugu gure indarra. Horretarako, Arabako Kuadrilla, udal eta erakunde bakoitzak bere eragin-eremua du, eta, bakoitzak bere ingurunean, gizartea bera dugu eragingune, esparruz esparru.
Helburu eta jarduera askotan bat egiten dugu, ordea, eta, hori dela eta, nahitaezkoa da gure arteko koordinazioa.
Webgune honetan saiatu gara biltzen elkarlanean, modu partekatuan, Arabako lurralde osoari begira, martxan jartzen ditugun proiektuen berri ematen.
Hizkuntza normalizazioak baditu baliabideak, euskara zerbitzuak bagara nor, baina gizarteak ba al daki zertan ari garen euskaraz bizi nahi dugunok?
- Arabako Euskara Zerbitzuak pedagogia lanak egin nahi ditu lurraldean zehar zabaltzen ari diren praktika onak eta dauden baliabideak komunikatzeko, bai euskal hiztunei, bai erdal hiztunei.
- www.euskaraba.eus webgunea Arabako Euskara Zerbitzuen (AEZ) tresna izango da, dauden baliabide, proposamen, programa eta diru-laguntzak herritarrei bideratzeko.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
Añanako koadrillak
Arabako zazpi kuadrilletako bat da. 693,2 km² eta 8.283 biztanle ditu. Ondo bereizitako bi paisaia ikusteko aukera izango duzu Añanan: Batetik, Mendebaldeko Ibarrak (eskualde horretan daude kuadrilla honetako herririk gehienak); eta, bestetik, Lautada (hor dago Oka Iruña).
Klimaz denaz bezainbatean, iparraldetik Bizkaiko Golkoko itsasoak eragiten digu, eta hegoaldetik Mediterraneo itsasoak. Beraz, barrualdeko kantabriartzat definituko dugu gure klima. Orografia ere berezia da, elkarrekin lotzen ez diren haranak baitaude.
Arabarrok, batez ere, nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basogintzatik bizi gara. Hala ere, azkenaldian industria ere garapen tresna garrantzitsu Kontuan hartzen hasi da, eta gure potentzial turistikoaren sustapenari ekin zaio.
Hauek dira Añanako Kuadrillako udalerriak:
- Gesaltza
- Armiñon
- Beranturi
- Oka Iruña
- Koartango
- Lantaron
- Erribera Goitia
- Erribera Beitia
- Uribarri Gaubea
- Zanbrana
HARREMANA
945 355089
isabelcalderero@cuadrilladeanana.es
www.cuadrilladeanana.es
Helbidea: Foru enparantza, 11.
01213 Rivabellosa (ARABA)
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
Aiarako koadrillak
Egunean egun Aiarako Kuadrilla osatzen duten lurralde gehienak Aiarako Lurraren (“Muy Noble y Muy Leal Tierra de Ayala”) barruan zeuden historikoki. XIX . mendera arte, bost kuadrillak osatzen zuten Aiarako Lurra, eta, Erdi Arotik, Zaraobeko zelai enblematikoan egiten zituzten batzarrak.
Aiarako Kuadrillak 332,3 km2 ditu, eta azalera hori Aiaraldea eskualde naturalari dagokio. Arabako Lurralde historikoko %11 da, eta bertako bost udalerritan banatutako ia 34.000 biztanleak Arabako biztanleriaren %12 dira.
Eskualdea Bizkaiko Golkoko itsasotik hurbil dagoenez, ozeanikoa da bertako klima; urtarorik euritsuena negua da: urteko euri guztiaren %30 baino gehiago. Urteko oszilazio termikoaren batez bestekoa, 18 ºC-koa da, udan, eta 5 ºC-koa baino zertxobait altuagoa, neguan.
Hauek dira Aiarako Kuadrillako udalerriak:
- Amurrio
- Artziniega
- Aiara
- Laudio
- Okondo
Txostena
HARREMANA
Aiarako Koadrilla
Elespide auzoa, 2
01476 Arespalditza (ARABA)
945399122 / 677566245
cayala.alberto@ayto.araba.eus
www.cuadrilladeayala.com
Kuadrillaren euskara zerbitzuaz gain, Amurrioko eta Laudioko Udalek ere badute euskara zerbitzua:
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
KANPEZUko koadrillak
Arabako Mendialdeak hego aldean Arabako Errioxako Kuadrillarekin egiten du muga, Añana eta Trebiñuko ditu mendebaldean eta Vitoria-Gasteiz eta Agurain ipar aldean.
Kanpezu – Arabako Mendialdeko Kuadrillak honako sei udalerrik osatzen dute: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Harana, Lagrán eta Urizaharra. Sei udalerri hauek 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuta.
Eskualdeak 485,30 Km2 azalera du; menditsua da oso, 600 m.tik gora dago ia Kuadrilla osoa. Toloño mendilerroko gailurrek 1.300-1.400 m altuera dute. Erraza da, berriz, Arabako Mendialdera iristea bai Gasteiztik, bai Errioxatik, bai Nafarroatik: Gasteizko mendatetik (A-2124), Azazetatik (A-132), Opakuatik (A-2128), Herreratik (A-2124) , segun eta nondik iritsi nahi den.
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillaren egoitza Santikurutze Kanpezun dago.
HARREMANA
945 405424
Gasteiz-Lizarra Errepidea, 7
01110 Santikurutze Kanpezu
ARABA
www.facebook.com/montanaalavesa
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
guardia-arabako
errioxako koadrilla
Arabako Errioxa Ebro ibaiaren eta Kantabria eta Toloño mendilerroaren arteko tarte estuan dago, 316 km2–ko azalerarekin Arabako hegoaldean dago. Edafologia eta klima baldintza bikainak ditu nekazaritza ustiaketarako, batez ere mahatsaren ustiaketarako, eta horri esker, nortasun berezia du. Egoera geografiko hauek, paisaia eta klima berezia ematen dizkiote inguru honi, baita historia eta bertako jendearen izaerari ere.
Oszilazio termiko oso nabarmenak izaten ditu altitude eta mendizerrarekiko hurbiltasunarengatik. Negu latzak klimaren ezaugarrietako bat dira, hauetan termometroa, 10ºC zero azpira arte jaitsi daiteke eta uda berotsua da, bertan 30ºC-ak igarotzen dituztelarik. Udazkena eta udaberria leunak eta atseginak dira. Prezipitazio tasa 450 eta 600 mm-en tartean kokatzen da, horrela sail lehor eta bero batean sartuz.
Hauek dira Guardia – Arabako Errioxa Kuadrillako udalerriak:
- Mañueta
- Zieko
- Bilar
- Kripan
- Bastida
- Laguardia
- Lantziego
- Lapuebla de Labarca
- Leza
- Moreda Araba
- Navaridas
- Oion
- Samaniego
- Eskuernaga
- Iekora
HARREMANA
945 600252
claguardia.lsueskun@ayto.araba.eus
www.euskaramaitedut.eus/
Gasteiz errepidea, 2
01300 Laguardia (ARABA)
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
arabako lautadako
koadrilla
Aguraingo Kuadrilla (eskualdea) Arabako ekialdean dago, Lautadaren ekialdean, aldegia. Iparraldean: Gipuzkoarekin muga egiten du, Elgea eta Urkilla mendilerroetako mendietan. Hegoaldean: Iturrietako mendiak eta Entzia mendilerroa. Ekialdean: Burunda harana (Nafarroa) du mugakide. Mendebaldean: Arabako hiriburua, Gasteiz, du mugakide.
Hauek dira Aguraingo Kuadrillako udalerriak:
- Agurain-Salvatierra
- Alegría-Dulantzi
- Asparrena
- Barrundia
- Elburgo-Burgelu
- Iruraiz-Gauna
- San Millán-Donemiliaga
- Zalduondo
Txostena
HARREMANA
Senda de langarika plaza – Agurain 5 bajo
01200-Salvatierra/Agurain
ARABA
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
gorbeialdeko koadrillak
Izenak hala adierazten duenez, Gorbeia mendiaren magalean daude Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten 3 udalerri: Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz. Apur bat urrunxeago gainontzeko hirurak: Arratzua-Ubarrundia eta Legutio, Arabako urtegi nagusien inguruan, eta Aramaio, Gipuzkoako Debagoienaren ondo-ondoan.
Txostena
HARREMANA
Gorbeialdeko Koadrilla
udaletxe plaza 1, 01130 Murgia
945430167
euskara@gorbeialdea.eus
www.gorbeialdekokuadrilla.eus
Kuadrillaren euskara zerbitzuaz gain, Aramaio eta Legutioko Udalek ere badute euskara zerbitzua:
Legutioko Udala
Legutioko Kultur Etxea. Ortiz de Zarate plaza, 01170 Legutio
945455943
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
vitoria-gasteizko
koadrillak
Vitoria-Gasteizko Kuadrillak 277 km2 inguru ditu, eta 230.000 biztanletik gora. Guztira 65 herri gune ditu. 1840an Vitoria-Gasteizko kuadrilla -artean Vitoriakoa zatekeen-bitan zatitu zen, hortik geroago Vitoriakoa eta Añanakoa
Kuadrillaren barruan ezberdindu beharrekoa da Vitoria-Gasteiz hiria dena, eta urteen poderioz berari lotu zitzaizkion herri guneek, gaur egun, autonomia administratiboa ere gordetzen dute Kontzeju deiturapean. Kontzejuon mugak munarriek ezartzen dituzte Vitoria(-Gasteiz)ko udalerriaren barruan. Administrazio eta estatistika kontuetarako Vitoria(-Gasteiz)ko kontzejuak hiru zonaldetan banatzen dira: Ekialdea, Ipar-mendebala eta Hego-mendebala.
Txostena
HARREMANA
945161830
zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org
https://www.vitoria-gasteiz.org
Fray Zacarías Martínez Kalea, 2 (Oihaneder euskararen etxea)
Vitoria-Gasteiz
Araba
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia
trebiñu
Trebiñuko Barrendegia bi udalerrik osatzen dute, Trebiñuko Konderriak eta Argantzunek. 279,58 km²-ko eremu zabalak osatzen du 1929 biztanleko Trebiñu. Arabako lurretan egonik,
administratiboki Burgosko probintziari (Gaztela eta Leon) dagokio. Udalerri hauek inguratzen dute konderria: Iparraldean Iruña Oka eta Gasteiz, ekialdean Bernedo, hegoaldean (ekialdetik mendebaldera) Lagran, Urizaharra, Zanbrana, Berantevilla eta Armiñon eta mendebaldean Erriberagoitia.
Txostena
HARREMANA
945360018
euskeratrebino@gmail.com
www.euskaratrebinu.wix.com/euskaratrebinu
Plaza María Díez de Ure 1 C.P: 09215-TREVIÑO- CONDADO DE TREVIÑO
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edota zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke behean agertzen den estekan. Harremanetarako galdetegia