BBG eguneko argazkiak!
Hona hemen BBG eguneko argazkiak!
Hona hemen BBG eguneko argazkiak!
Maiatzaren 11an hamarnaka lagun elkartu ginen Legution Bertsoa Bizi Gazte eguna ospatzeko. Giro ederra pasa genuen, bideoklip eta bertso artean. Bideoklipak estilo askotarikoak eta originalak izan dira aurtengoan; letrengatik batzuk, irudiengatik besteak. Argi dago irudimena beintzat ez zaigula falta arabarroi! Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa benetan ederra izan zen. Txispa, seriotasuna eta aldarrikapena errimaz errima. Aroak
Heldu da Bertsoa Bizi Gazte lehiaketako azken astea! Iadanik jaso ditugu bideoklipak eta orain bozkatzeko ordua iritsi zaigu! Horretarako, Maiatzaren 7tik Maiatzaren 10eko 15:00etara izango dugu bozkatzeko aukera. Beraz, mugitu ingurua eta bete zuen bideoklipak bozkaz! Ez dizuela denborarik eman? Aurtengoan udaberriko oporrek despistaturen bat utzi badute bidean, ez larritu! Oraindik ere zabalik
Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa aurkeztu genuenetik 2 hilabete pasa dira. Denbora honetan hamarnaka gazte hasiak dira bideoklipak prestatzen. Zuk eta zure lagunek oraindik ez duzuela prestatu? Ba… ez utzi biharko gaur egin dezakezuena! Hilabete baino gutxiago geratzen da jada Bideoklipak aurkezteko! Taldeka aurkeztu ahal izango dituzue ekoizpenak (3-8 lagun). Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo
2019ko BBG lehiaketa martxan da. Ez galdu aukera Gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago. Arabako Bertsozale Elkartea da ekimenaren sustatzailea eta Arabako Foru Aldundia laguntzailea. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak gaur egin dute BERTSOA BIZI GAZTE bideoklip lehiaketaren aurkezpen soziala, Artium museoan. Gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu
Maiatzaren 12an Legution BBG egunean ateratako argazki bilduma ikusgai duzue: HEMEN.
Kanpokaldean eguraldi kaskarra bazegoen ere Legutioko kultur etxea gaztez bete eta giro bikaina izan genuen pasa den larunbateko BBG egunean. Lehenik 17 bideo ekoizpen ikusi genituen, arabar errioxatik Gorebialdera, mendialdetik aiaraldera eta lautadatik Gasteizkoetara . Txalo zaparrada bikainak izan ziren hainbat bideo klipentzat, eta azkenean Tabuak Tabu bideo ekoizpenak irabazi zuen txalo gehien jasotakoaren saria.
Lau sari nagusi badaude ere, sare sozialen bidez bozka gehien jasotzen duenaren saria gaur erabakiko da. Iazko edizioan Oiongo taldeak irabazi zuen sari hau, ea aurtengoan nork eskuratzen duen nibanaxarabakoa saria. Gainerako sariak, bata txalometroaren bidez erabakiko da Legution bertan maiatzaren 12an. Bestetik, originalenaren saria, zein irabazlea epaile aditu talde batek erabakiko du. Gogoratu sari
Gaurkoa da azken eguna BBG egunerako bazkari zein autobusean izena emateko, gogoan hartu parte hartzaile guztiek ez duzuela ezer ordaindu beharko, gainerakoan gazteek 5€ eta helduek 10€ bazkaria. Izen emateko: deitu 688616531 edo idatzi bertsoabizi@gmail.com Autobusen ordutegia berriz hauxe duzue, bi autobus izango dira arabako txoko derberdinetatik Legutiora joateko: 1go autobusa: 8:00etan lapuebla ikastolan/ 8:20
Eman zure bozka aurtengo BBG lehiaketarako. 17 bideo klip aurkeztu dira aurtengoan eta web gune honen bitartez zure botoa emateko aukera izango duzu maiatzaren 8 astearteko goizeko 10:00etatik maiatzaren 10 osteguna 22:00ak arte. Bozkatzeko klikatu hemen eta ikusgai dituzue aurtengo bideo klip guztiak eta noski zure aukera egitekoa baita! Animatu! Eta bestetik kontutan izan maiatzaren
Datorren maiatzaren 12an BBG eguna izango da Legution. Egun osoko egitaraua antolatu dugu, beraz badakizu ez duzu aitzakiarik eta etorri! Bideo klip emanaldia, hamaiketakoa, arabako eskolarteko gazteen finala, herri bazkaria, sari banaketa,bertso saio musikatua eta dantza plaza… eta sorpresa pila bat! Bazkaritara eta egun osoko jaira gonbidaturik daude parte hartzaile guztiak, baina entzule gisara edo
Arabar Errioxan ere animatu dira BBG lehiaketan parte hartzera. Oiongo San Bizenten eta Lapuebla de Labarkako Assa ikastoletan bietan sortu dira taldeak bideo klipak egiteko. Pasa den urtean ere parte hartu zuen Oiongo taldeak (https://euskaraba.eus/nibanaxarabakoa/videos/bbg-zeuk-bozkatu/), gainera web guneko bozkatuenaren saria jaso zuen pasa den urtean. Eta gainerakook badakizue, elkartu 3-8 lagun eta egizu bideoklipa
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookie-ak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez izan daitezkeen cookie-ak, analisi, iragarki eta bestelako eduki integratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko berariaz erabiltzen direnak, beharrezkoak ez diren cookie-ak dira. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea cookie-ak bere webgunean exekutatu aurretik