Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution
Maiatzaren 13an zita garrantzitsua dugu Legution, arabar gazteak , euskara eta bertsoa uztartuz egun osoko egitaraua antolatu baitugu. Primeran pasatzeko topaketa jaia! Goizeko 10:30etan emango diogu hasiera ekimenei, bertan, Legutioko aretoan BBG lehiaketaren baitan egin dituzten bideo klipak erakutsiko dira, tartean, txalometroaren saria ere izango da. Guztira 15 lan inguru bidali dizkigute, bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez, euskarazko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketara; Gorbeialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz, Lautada, Añana eta Mendialdeko taldeek egindako lanak ikusgai izango dira. Hamaiketakoaren ostean eta indarrak hartu eta eskolarteko gazteen finala izango da. Aurtengoan bost bertsolari gazte izango ditugu kantuan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi, Unai Anda.
Bazkariarentzat tarte bat utzi ondoren, gazte guztientzat musutruk eskainiko dena , ostean, amaiera jaia izango dugu, bertsoa, rapa , musika eta dantza tzeko aukera izango dugu bertan.
10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean
10:30ean Bideoklipak
11:30etan Hamaiketakoa
12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala
14:30ean BAZKARIA Frontoian.
16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian
Ez da egia hau galduko duzula!!
Autobusa izango da gazteentzat : Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik
Izen emateko autobús edo bazkarirako :
688616531