14-18 urte? Aurkeztu bideo klipa maiatzak 5 baino lehen, taldeka
14-18 urteko 3-8 lagun bilatu, bertsoak prestatu, musikarekin edo gabe abestu kamararen aurrean, edo egin rap-a euskaraz, 2 minutuko bideo klipa osatu, bidali maiatzak 5 baino lehen eta lehiaketan parte hartu. Kristoren sariak! Askatu zure sormena, kanpora atera! Lehiaketan parte har dezakezu eta a ze nolako sariak!
Bertsoa Bizi Gazte Oihanederren
Bideo Klipak egiteko elkartu 3-8 lagun eta bertsoak musikatu, rap bat egin edo abestiei letrak aldatu. Zure kaxa egin edo ikastaroan izana eman: Oihaneder Euskararen Etxean Eguna: asteazkena Datak: Apirilaren 5, 12, 26 eta maiatzaren 3a. Ordua: 16.30-18.00 Izen ematea: Idatzi e-posta bat honako helbide honetara: oihaneder@oihaneder.eus
Bertsoa bizi GAZTE SPOTA.
ALEA. BBG aurkezpena BIDEOZ laburpena
ALEAK aurkezpen egunean egindako Bideoa. koronikatxoa eta informazio gehiago ALEA.eus atarian.
BERTSOA BIZI GAZTE Lehiaketa abian
Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak atzo egin genuen BERTSOA BIZI GAZTE LEHIAKETAREN aurkezpen soziala Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean. Hitz lauz, kantuz, grafitiz eta rap doinuz, gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen proiektuaren nondik norakoak, WEB gune hau bera, lehiaketaren oinarriak, sariak eta Maiatzaren 13an Legution izango den festa handiaren berri eman genuen
BBG lehiaketaren aurkezpena Martxoaren 9an
Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren aurkezpena EGUNA: 2017-03-09, osteguna TOKIA: Ignacio Aldecoa Kultura etxean ORDUA: 17:30ean