BBG Lehiaketaren oinarriak
Oinarriak
- Taldeka aurkeztuko dira bideo klip lanak, gutxienez 3 lagun eta gehienez 8 lagunez osatuak.
- 14-18 urte bitarteko arabar gazteei zuzendua dago lehiaketa.
- Bideoklipak edo zuzenekoak 2-3 minutuko iraupena izan beharko du gehienez eta bere osotasunean euskaraz sorturiko ekoizpen originala behar du izan. Bertan, bertsoak musikaz lagundurik edo musikarik gabe abestuko dira, nahiz rap moldean…
- Bideo klipak aurkezteko epea, maiatzak 15ean amaituko da. Bi aukera lituzke parte-hartzaileak ekoizpen lanak bidaltzeko:
- Idatzi honako helbidera sarera igo ahal izateko: bertsoabizi@gmail.com
- Bidali posta bidez: Amaia Zentroa Benito Perez Galdos Z/G 01002 Araba
- Parte-hartzaileek bideo lanaz gain honako datuak bidali beharko dituzte: parte-hartzaileen izen abizenak, adina, herria, harremanetarako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta gurasoen baimena.
- Bideo klip lanak maiatzaren 15rako https://www.nibanaxarabakoa.eus/ web gunean eskegiko dira, haiek ikusi eta bozkatu ahal izateko, maiatzaren 23ra bitartean.
- Honakoak dira taldeen artean banatuko diren sariak, guztientzat sari bera izango da, irailaren 4, 5 eta 6an asteburuko egonaldia Zuhatzan. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena ardatz asteburu pareabeaz gozatzeko aukera izango dute Uribarri-Ganboako inguruetan.
- Bideoklip onenari saria.
- Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena).
- Zuzeneko onenari saria.
- Txalo-metroaren saria.
- Parte-hartzaile guztiek sari bana jasotzeaz gain, egun osoko jaia izango dute opari.
- Bideoklip-ak epaimahai independente batek epaituko ditu. Epaimahaia bideogintzan, bertsoan eta musikan adituak direnek osatuko dute.
- Sariak maiatzaren 23an emango dira Legution antolatu dugun bertsoa bizi gazte egunaren baitan, eta ezinbestekoa izango da saridunak bertan izatea.
- Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, https://www.nibanaxarabakoa.eus/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.
- Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak interneten eskegi eta zabaltzeko, eta baita beste hedabideetan zabaltzeko ere.
- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
Tutorearen baimena
Lehiaketan parte hartzeko, guraso edo tutorearen baimena beteta eta sinatuta bidali behar da.