Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram

BBG Lehiaketa Arabako hegoaldera doa!

Bozkatu (No Ratings Yet)
Loading...

Aguraingo Harresi Aretoan izan da gaur  Bertsoa bizi gazte eguna eta bertan jokatu da Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere. 10:00etan lehiaketara aurkeztutako bideoklipak eta mokoka formatuko bideo laburrak proiektatu dira eta bertan jakinarazi da zeintzuk izango diren irailaren 1, 2 eta 3an Manurgako egonaldia sari moduan eskuratu duten gazteak. Oion eta Kanpezun geratu da saria, zalantzarik gabe San Isidro egunaz behar bezala ospatuko dutena. 

Bat-bateko saioaren unea heldu  da gero. Gasteizko Maddi Agirre, Hegoi Amabizka eta Eukene De los Aires, Aramaioko Danel Herrarte eta Gari Arexolaleiba eta Aguraingo Beñat Cano izan dira hiru eskualdeetan egindako topaketetan aukeratutako 6 finalistak. Mikrofonoa babesteko zorroak jarri ta kendu, maskara jarri esertzean, kantatzeko kendu … Urrian jokatu zen 2020ko finala, eta aurtengoan ongi ikasita zeukaten parte-hartzaileek egoera berrira egokituz jarraitu beharreko protokoloa. Edonola ere, nerbioak eta segurtasun neurri guztiak lagun, saio beroa eta maila txukunekoa egiteko gai izan dira bertsolariak, entzuleen erabateko babesa lagun.  

Zortziko handian bina bertso kantatu behar izan dituzte hasteko, gazteen artean ohikoak diren egoerei aurre eginez hitz neurtuan. Zortziko txikiaren txanda izan da gero eta humore zipristinak izan dituzte ofizio guztiek. Bakarka puntuei txukun eta azkartasunez erantzun ostean,  gaiari bertso bat botatzeko ordua izan da. Pentsatzeko tarte handixeagoa hartuta gai irekiei irudimen handiz erantzunez askotariko istorioak kantatu dituzte entzuleen gozagarri. 

Fernando Sopelana, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenezek osatu duten epaimahaiak Gasteizen jarri du Udazkenean jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalerako ordezkaritzarako fokoa. Maddi Agirre izendatu dute Txapeldun eta Euneke de los Aires txapeldunorde. 

Aitor Ugartek jantzi dio txapela, buru onean dagoela gogoraraziz, eta  iazko lekukoa jasotzen duen egurrezko mikrofonoa pasatzean sendo kantatu digu  “Oinordetzan pasatzea da zure misioa, inoiz ere ez dadila eten transmisioa”. Harro eta arduraz kontziente hartu du lekukoa “gazteriaren lana da orain txinparta su bihurtzea, jarrai dezagun bertsolaritzan egiten gure bidea”. Luzaroan gogoan izango duen txapelketako oroigarri borobila eraman du etxera. 

Eskerrik asko Ikastolen elkarteari Eskolartekoa beste behin ere aurrera ateratzeko emandako emandako laguntzagatik  eta zorionak Arabako bertso-eskolei, ez baita makala egoera zail honi emandako erantzuna eta lortutako emaitza. 2022ean gehiago eta hobeto. 

ARGAZKIAK

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude