Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram

BBG konfinamenduan, baina, aurrera!

Bozkatu (No Ratings Yet)
Loading...

Arabako Bertsozale Elkartetik ezinbestekoa ikusi dugu Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan moldaketa batzuk egitea. Aurreko sarrera batean, Instagram bidez egiteko aukera eman genuen bakarkako lanei sarrera emanez.

Gaurko honetan, Bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza eskaintzera gatoz. Horretarako hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

1.-Lehen pausua

Behin bakarkakoak edo Taldeak osatuta: modalitatea aukeratu eta jarri bertsoabizi@gmail.com-ekin harremanetan, zuen proiektuaren berri emateko.

Gogoratu aukerak: -Bertso sorta musikatua, Rapa edo ta abesti baten bertsioa euskaraz

-Bideoklipa edo Zuzenean

Nahi duzuen abesti, bertso sorta edo ta rap basearen lotura jarri, behar baduzue.

Bideoklipen kasuan:

2.-Bigarren pausua

Behin letra idatzita, Zoom bidezko bideo-dei baten bitartez grabaketan lagunduko zaizue.

3.- Hirugarren pausua

Email bidez bidaliko zaizue audioaren muntaketa bideoklipa egin ahal izateko.

4.-Laugarren pausua

Irudiak grabatu eta montatu. Laguntza behar izan ezkero emailaren bitartez edo bideo deien bitartez laguntza eskeiniko da.

5.- Bosgarren pausua

Maiatzaren 15a baino lehen bideoklipa bukatuta bidali beharko da bertsoabizi@gmail.com-era.

Zuzenekoen kasuan:

2.-Bigarren pausua

Behin ikuskizuna prestatuta, bideo bat grabatuko da Zoom bidez inolako mozketarik gabe Maiatzaren 15a baino lehen

BBG egunari eta Sariei dagozkien aldaketak.

Konfinamendua eta segurtasun neurriak direla eta ez da BBG egunik burutuko.

SARIAK

Hauek izango dira egoerara moldatutako sari berriak:

  • Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena)(Zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitezke)
  • Bideo originalenari saria.(Zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitezke)
  • Bideoklip onenari saria.
  • Zuzeneko onenari saria

4 saritu nagusi hauentzat, taldekide guztiek asteburu bateko egonaldia izango dute opari Zuhatzan irailaren 4, 5 eta 6an. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena uztartuz Uribarri-Ganboako urtegi inguruan egonaldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute.

Oharra: Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, https://www.nibanaxarabakoa.eus/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude