Arabar Errioxan ere prest bideo klipak egiteko!
Arabar Errioxan ere animatu dira BBG lehiaketan parte hartzera. Oiongo San Bizenten eta Lapuebla de Labarkako Assa ikastoletan bietan sortu dira taldeak bideo klipak egiteko. Pasa den urtean ere parte hartu zuen Oiongo taldeak (https://euskaraba.eus/nibanaxarabakoa/videos/bbg-zeuk-bozkatu/), gainera web guneko bozkatuenaren saria jaso zuen pasa den urtean. Eta gainerakook badakizue, elkartu 3-8 lagun eta egizu bideoklipa maiatzaren 4 baino lehen. Animo!