Airaldea Ekintzen Faktoria-ko Gartzen Garaiok azpimarratu du euskaraz bizi izateko espazioak sortzeaz gain, gizarte hobea eraiki nahi dutela.

Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, erabilera anitzerako espazio eraldatzaile berria, martxan dago orain dela denbora gutxi. Eskualdean euskaraz bizi izateko espazio eta dinamika aberatsak sortzen dihardute kooperatiba eratuta. Euskararen erabilera indartu eta, bide batez, euskararen bitartez ekonomia sozialean, feminismoan, elikadura burujabean… sinisten duen gizartea eraiki nahi dute. Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Aiaraldea Ekintzen Faktoria-ko koordinatzaile Gartzen Garaio elkarrizketatu dute.