Gaurtik, astelehena, uztailaren 17ra arte egitarau zabala egingo da Montehermoso Jauregian, Gasteizen.

Gaur, uztailak 17, eman zaio hasiera 2023ko HIGA! topaketari. Gasteizko Udalak antolatuta, Montehermoso Jauregian egingo da aste osoan zehar.

Jardunaldien baitan hainbat gai landuko dira: Gazteak hizkuntza aktibismoan; Intersekzionalitatea eta periferia hizkuntza aktibismoan; eta Hizkuntza aktibismorako teknologia eta komunikazio tresnak. Horietako bakoitzak adar asko ditu, eta horietako bakoitza landua izango da hizlari eta dinamika oso desberdinen bitartez: irekiera eta itxiera ekitaldiak, mahainguruak, tailerrak, proiektu aurkezpenak eta askotariko aisialdiko jarduerak, hain zuzen ere.

Egunotan Gasteizen batuko diren hizkuntza gutxituen artean honakoek izango dute ahotsa: ekpeye, amazighera, khana, quechua, gaifuna, nla´kapancheen, chuvash, uchinaaguchi, khroskaybs, wymysonera, ladinoa, friuliera eta abar.