
Gasteizko Montehermoso topagunean egiten dira, eta izenematea zabalik dago.
Berriz jarri dute martxan Eragiteko janzten, Arabagara, GEU elkartea, Lazarraga, ALEA eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez., haur eta gazteentzako euskarazko aisialdia hizpide.
Bigarren saioan, Lan eta Jolas, Kirikiño eta Euskharan elkarteek, Alaiki enpresak eta Kukulaisi federazioak parte hartu dute, GEU Elkarteak dinamizatuta.
Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an eta 28an izango dira, beti ere Montehermoso topagunean.
14an, ‘Guraso elkarteak ajuzoak euskaraz saretzen’ izango da gaia, eta parte hartzaileak Aintzira Salburu ikastetxeko ikasleen guraso elkartea eta Mendibea Zabalgana BHIko ikasleen guraso elkartea. 18:30ean izango da saioa, Montehermoso topagunean.
28an, berriz, ‘Euskara eremu digitalean: erabilera eta tendentziak’ gaia landuko dute. Parte hartzaileak EHUko irakasle eta NOR ikerketa taldeako Josu Amezaga Albizu, Tokikom-eko IKT eta komunikazio zuzendari Joxe Rojas eta ALEAko zuzendari Aritz Martinez de Luna izango dira.
Eman izena hemen.