Marka eta Erronka kirolean euskaraz aritzeko jardunaldien bigarren edizioa izan zen Europa Jauregian irailaren 20an

Arabako kirol arloko 70 lagun bildu ginen (kirolariak, entrenatzaileak, klubetako nahiz federazioetako arduradunak, erakundeetako ordezkariak, gorputz hezkuntzako irakasleak, guraso-elkarteetako kirol-ordezkariak…) euskararen normalizazioaz, lidergoaz, euskara planez eta Euskaraldiaz hitz egiteko. Gure jardunean euskarari leku duina emateko administrazioek eskaintzen dituzten baliabideak aztertu genituen, baita Euskaraldiak urrats berriak emateko eskaintzen dituen aukerak ere. Aurrerantzean ere langintza horretan jarraitzeko gogoa adierazi genuen.

Era berean, hitzordua baliatu genuen Arabako kirol arloan Euskaraldiaren enbaxadoreak izango diren 11 pertsonak aurkezteko.

Hemen duzue ondorioen dokumentua; bertan Araban kirol arloan euskaraz aritzeko dauden baliabideen zerrenda eta kontaktuak ere badaude.

____________________________________________________________________________________