“Marka eta Erronka II” jardunaldia irailaren 20an Europa jauregian

Datorren irailaren 20an, osteguna —AFDA-k (Arabako Kirol Federakuntzen Elkartea-AKFE), Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatutaEuskara, marka eta erronka II jardunaldia egingo dugu.

Iaz gauzatu genuen lehenengoz jardunaldia (hemen ikus dezakezu bideoa) eta 80 lagunetik gora bildu ginen (kirolariak, entrenatzaileak, klubetako nahiz federazioetako arduradunak, erakundeetako ordezkariak, gorputz hezkuntzako irakasleak, guraso-elkarteetako kirol-ordezkariak, kirol-epaileak…), betiere honako helburuarekin: kirol arloan gure hizkuntzaren presentzia indartzea.

Aurtengo edizioan honako hizpide hauek izango ditugu:

Lehenengo, klubek eta federazioek euskararen erabilera sustatzeko zer egin dezaketen arituko gara, eta dauden aukerak eta baliabideak aztertuko ditugu.

Bigarrenik, EUSKARALDIA aurkeztu eta elkarrekin lanean jardungo dugu ekimen hori kirol arloan abiatzeko eta dinamizatzeko estrategiak lantzen.

Jardunaldia ele bitan egingo dugu eta izen-ematea doan da.

NON: Europa jauregia

NOIZ: Irailaren 20an 18:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago: 945 23 02 19 eta info@afdalava.com

GONBIDAPENA (Sakatu hemen)

IZEN-EMATEAK: Bidali posta elektroniko bat helbidera info@afdalava.com eta bertan adierazi izen-abizenak eta telefono zenbakia. Eman izena oraintxe, doan.