
Ekainaren 25ean, larunbata, Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da, euskal hiztunek kurtsoan zehar egindako ibilbidearen agur festa.
Ekainaren 25erako, larunbata, Zuia Euskaraz Eguna antolatu dute Zuiako Palatu kiroldegian. Egun osoko egitaraua prest dago urtean zehar egindako lanari euskal hiztunek jai giroan bukaera emateko. Are gehiago, egitarau zabal horren baitan erabaki dute halako arrasto sakona utzi duen Korrikaren eta udazkenean etorriko den Euskaraldiaren arteko zubi lana ere irudikatzea.
Euskara Zerbitzuko Manex Agirrek Zuia Euskaraz Egunaren gaineko nondik-norakoak azaldu ditu eta herritar oro gonbidatu ditu euskaraz egiteko aukera guztietaz baliatzera. Horrez gain, Euskara Zerbitzuak Gorbeialdean egin duen euskara erabileraren gaineko azterketari buruz ere aritu da. Zuian, Zigoitian eta Urkabustaizen egin dituzte behaketak, eta oso pozik daude emaitzekin: erabilera haziz doa. Jasotako emaitzek lagunduko die euskararen erabileran pauso berriak ematen.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: