Gasteizen ospatu berri da HIGAren (hizkuntza gutxituetako munduko gazteen topaketa) laugarren edizioa.

Dagoeneko 4. edizioa bete du hizkuntza gutxituetako munduko gazteen HIGA topaketak, bi urtetik behin Gasteizen (Oihanederren) egiten dena.

Aurten munduko 60tik gora hizkuntza gutxitu entzun ahal izan dira Gasteizen, hainbat eta hainbat jatorritako gazteek ekarri dituztenak, inoiz baino gehiago. Bost egun luzeetan denetariko ekintzak eta aurkezpenak egin dituzte, eta beste behin lortu da oso urrun eta aldi berean oso hurbil dauden hizkuntza desberdinetako hizlari gazteen arteko saretzea.

Maialen Sobrinok parte hartu izan du beste edizio batzuetan eta oraingoan antolakuntza taldean izan da. Jardunaldi aberats hauen garrantzia azpimarratzen du, “balio dutelako elkar ezagutzeko, elkarren bizipenen berri izateko, kezkak partekatzeko, aktibismo moduetaz ikasi eta orain eman eta jasotzeko”.

Hain zuzen ere, Sobrinok uste du jardunaldi honetan sortzen dela giro eraikitzailea, motibatzailea eta elkar babestekoa, non harreman hobeak lantzeaz gain, balio dutenak ikusi eta ikasitako etxekotzeko.

Entzun hemen elkarrizketa osoa: