La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es LexuriUgarte1.jpg

Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria baikor da euskararen bilakaerarekiko.

Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan elkarrizketatu dute Euskararen Egunaren harira.

Ugartek euskarak Araban bizi duen bilakaera goraipatu du. Aitortu du Covid-19 pandemia kolpe gogorra izan dela euskara eta euskaldunontzat, baina pauso sendoak emanez gero eta espazio gehiago berreskuratzen gabiltzala azaldu du. Aurreratu du euskarari begira Aramaio herri euskaldunena bada ere, poliki-poliki badatozela beste perla batzuk ere.

Hori lortzeko Aldundia lanean dabil elkarlanean beste eragile askorekin eta euskaltegiekin, eta baikorra da euskararen orain eta etorkizunarekin.

Entzun hemen elkarrizketa osoa.