Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Gasteiz Irratian izan da aurtengo edizioaren berri ematen
Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea da, haien ahalegina aitortzea eta eredua zabaltzea.
Sarietarako hautagai izan ahalko dira zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten erakundeak edo pertsona fisikoak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.

Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, kontuan hartuko dira bi irizpide hauek:
-Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
-Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.
Honakoak dira aintzat hartzen diren neurrietako batzuk: Euskaraz lan egiteko baliabideak, kontratazioak, barne agiriak, kanpo komunikazioa, hizkuntza paisaia, produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak, Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan, formazioa euskaraz eskaintzea, euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean, erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera, etab.
Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 30era arte zabalik egongo da eta bide ezberdinak egongo dira propoosamenak egiteko:
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistroan
- afa-dfa@araba.eus helbidera bidalita
- Sare sozialen bidez:
- Twitterren, #LazarragaSariak2020 traola erabiliz @lazarragasariak
- Facebooken: www.fb.com/Lazarraga.Saria
- Euskaraba.eus eta Baieuskarari.eus-en proposatuko diren kanalen bitartez.