Laudion, sorginekin egiten dute jolas
Osasun krisiak hainbat jarduera egitea baldintzatu du; tira, agian “baldintzatu” esatea gutxi esatea da, askotan bertan behera utzi behar izan baitira jarduera horietako asko.
Hala ere, badira beren burua berrasmatzen duten proiektuak. Horietako bat da Laudioko Udalak martxan jarri duen Sorginekin jolasean programa. Pandemiaren aurretik egiten zen Sorgin Zapatuak ekimenaren “alternatiba digitala” litzateke. Hona hemen zertan datzan, udaleko zerbitzuen ahotan:
Osasun-krisialdiak eragindako gabeziak betetzeko asmoz, otsailaren 6tik aurrera eta larunbatero, SORGINEKIN JOLASEAN izeneko ekimena izango dugu baliagarri. Eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude.
Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Beraz, aitzakiarik ez, jolasean aritzeko. Hona hemen aste honetako adibidea: FUTBOLIN BIRZIKLATUA.