LANenPRES, LHko ikasleek enpresa-egonaldia euskaraz egin ahal izateko gida, urriaren 5ean aurkeztuko da Artiumen.

Lanenpres, Ikasleak enpresa-egonaldia euskaraz egin ahal izateko baliabideak eta horiek erabiltzeko prozedura biltzen dituen gida da,  enpresa eta ikastetxeei zuzendua.

Lanabes Batzordeak, Laneki Elkartearekin elkarlanean, Lanenpres gidaren aurkezpena egingo du Urriaren 5ean Gasteizko Artium Museoan, goizeko 09:30tatik 12:00etara.

2016ean Lanpres Gida aurkeztu zen Lanbide Heziketan eta lan munduan euskara sustatzeko asmoarekin. Gida honen bigarren bertsioa da Lanenpres gida,  ikasleek enpresa-egonaldia euskaraz egin ahal izateko, hain zuzen ere.

Hiru atal ditu:

  1. Harrera euskaraz egiteko baliabideak
  2. Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egiteko prozedura
  3. Enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko baliabideak

Euskaraz lan egin eta zerbitzua euskaraz eman nahi duten Arabako eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa, elkarte, erakunde  eta eragileak izango ditugu jardunaldian eta  enpresetan egiten diren egonaldien eta euskararen inguruko hainbat ponentzia eskainiko dira.