Lanbide Heziketa eta lana euskaraz, Gasteizko ‘Hizkelan‘ jardunaldiko ardatz

Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendari den  Lexuri Ugarte Aretxagak Hizkelanek Nieves Cano ikastetxean antolatutako Lanbide  Heziketa eta  lana euskaraz  jardunaldian parte hartu zuen urriaren 16an.

Euskara Lanbide Heziketara bakarrik ez, enpresa eta zerbitzuen mundura ere zabaltzeko, Lanabes proiektua azpimarratzeaz gain, eragile desberdinen arteko elkarlana azpimarratu zuen. Elkarlan horren adibide da Araban, Mubea/Inauxa enpresa, ekitaldian Arabako Foru Aldundiko zuzendariaren eskutik garaikurra jaso zuena; izan ere, Lanbide Heziketan euskaraz ikasi eta euskaraz praktikak egiten jarraitzeko asmoa agertu dute ikasleek, industriarako osagaiak fabrikatzean espezializatutako enpresa baita Amurrioko hau.

Jardunaldia ikusteko sakatu Hemen