Zer da Lanabes?

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Helburua partekatzen duten erakunde publikoek LANABES egitasmoa sustatu eta babesten dute; alde batetik, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Vital Fundazioak; bestetik, entitate pribatuek osatutako talde eragileak Lanabes egitasmoa sustatzen du.

Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara hizkuntza kudeaketaren baitan ulertzen eta baliatzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira…; hau guztia, hizkuntza-aholkularitzan eta sustapen ekintzen bidez garatzen da; izan ere, euskara sustatzearen abantailez ari dira jabetzen enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak.

Hiru lan-ildo adostu dira:

  • “Lanabes – Araban Euskara Lanean” ekimena gidatu duen taldeari segimendua eta zabalkundea ematea.
  • Arabako sektore sozioekonomikoa euskararen erabileraz sentsibilizatzea.
  • Era guztietako entitateak eta pertsonak inplikatzea, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia handitzeko.

Proiektu honen bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateensarea ehuntzen joan nahi dugu, erakunde publikoen arteko lankidetza eta koordinazioan.

 

 

TALDE ERAGILEA.

Araban arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko eragile estrategikoak ziren zenbait erakunde, eta entitate helburu baten pean lanean jarri ziren, LANABES programan gauzatu zena.

Aurrera eramandako programek erakutsi digute LANABES programaren bitartez Arabako esparru sozioekonomikoan modu eraginkor batean eragin eta iritsi daitekeela; eta horretarako, herritarren bultzadaz gain ezinbestekoa da Lurraldean erakunde publikoen arteko lankidetza eta koordinazioa, norabide berean goazen neurrian, lehentasunak adostea eta elkarren berri izatea.

Lanabes ekimeneko sustatzaile eta babesleak

Araban arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko helburua partekatzen duten erakunde publikoek; hala nola, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Vital Fundazioak sustatu eta babesten dute Lanabes egitasmoa.

Lanabes ekimeneko eragileak

SEA

Lurralde enpresetako zuzendaritzekin harremanetan jartzeko ezinbesteko aliatua, enpresei bideratutako edozein kanpaina, programa edo neurri jartzeko unean bitartekaria, sustapen lana egiteko orduan beraiek sortutako beka programa bat ere abian jarrita eta Arabako enpresetako ereduak eta erreferenteak direnak zabaltzeko bisita gidatuak antolatzen partaidea.

MONDRAGON TALDEA

Arabako Enpresen Foroa sortzeko eskatzaile eta bultzatzaileetako bat, EAEko bere enpresetan euskara plana izanagatik, Araban lurraldean bere esperientzia eskaintzeko pieza ezinbestekoa.

MERKATARITZA GANBARA

Araban zehar entitateetara iristeko gaitasuna daukate eta bere egitekoa da sortzear dauden enpresei formazioa eta aholkularitza eskaintzea euskararen presentziaren eta eskaintzaren inguruan.

ARABAKO MERKATARITZA FEDERAZIOA (AENKOMER)

Arabako merkataritza eta ostalaritza entitateetan sustapen lana egiten, eta hori dela eta, bere bezero direnei zuzendutako programak sortzen ditu: ARABAN Bai da azkena, euskarazko zerbitzua emateko gai den merkataritza entitateak identifikatu, euskararen erabilera sustatzeko sariak antolatu, lurraldean osotasun bat eskaini esparru honetan.

LANEKI

Lanbide Heziketako ikastetxeekin zubi lana egin eta berauei zuzendutako programak eta kudeaketa egin; euskarazko praktikak enpresatan sustatu, baliabideak sortu. Enpresei eta ikastetxeei zuzendutako gida tutorialak, arloko ikastetxeei zuzendutako HIZKELAN jardunaldia antolatu tarteka.

BAI EUSKARARI ELKARTEA

Arabako enpresetan hizkuntza-kudeaketaren diagnostikoak abian jarri, lan munduko hainbat esperientzia eta programaren berri eman, Arabako ziurtagiria duten enpresekin zubi lana egin, bi urtean behin Lazarraga saria antolatu eta kudeatu.