‘Top euskara + Euskaragileak’ jardunaldia egingo da azaroaren 13an

Arabako enpresetako profesionalei zuzenduta, EGA MASTER enpresan egingo da, Araban euskararen alde egiteagatik erreferentea den enpresan.

Arabako eremu sozioekonomikoan ematen den euskararen erabileraz, balioaz eta erronkez informazio eta iritziak partekatuko dituzte Lanabes-Araba Euskara Lanean egitasmoaren eragileek, Euskaragileak Enpresa Batzordearekin batera. Azaroaren 13an jarri dute hitzordua, Araban euskararen alde egiteagatik erreferentea den EGA MASTER enpresan.

Jardunaldia Arabako enpresetako profesionalei zuzendurik dago. Lanabes, EGA MASTER eta Euskaragileak Enpresa Batzordearen ordezkariek sektore eta egoera ezberdinetan hizkuntza kudeaketa eraginkor bat izatearen eta euskara txertatzearen garrantziaz hitz egingo dute.

Hori horrela izanik, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurak azaldu nahi zaizkie bertaratutakoei, langintza horretan ari diren enpresen esperientzien eta lekukotasunen bitartez.

Ekitaldia Arabako Foru Aldundiak sustaturiko Lanabes proiektuaren barruan antolatu da, SEA-Arabako Enpresak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatuta.


Egitaraua

08:45 – 09:00 Harrera EGA MASTERren

09:00 – 09:15 Jardunaldiaren aurkezpena.

  • Foru Aldundia
  • SEA
  • Bai Euskarari

09:15 – 09:45 EGA MASTERren esperientziaren azalpena.

  • Aner Garmendia CEO.

09:45 – 10:15 FAGOR AUTOMATION. Euskaragileak enpresa batzordeko kidea.

  • Oiher Arantzeta – I+G teknikari eta euskara koordinatzailea.

10:15 – 10:45 Solasaldia (Ega Master + Fagor Automation)

10:45 – 11:15 EGA MASTERren bisita

11:15 – 11:30 Agurra + koktela


 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude