LanEnpres eta Lanpres Gidak

Urriaren 5ean Lanabes Batzordeak, Laneki Elkartearekin elkarlanean, LANeNpres gidaren aurkezpena egin zuen Gasteizko Artium Museoan. Euskaraz lan egin nahi duten eta zerbitzua euskaraz eman nahi duten Arabako eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa, elkarte, erakunde  eta eragileak izan ziren jardunaldian eta  enpresetan egiten diren egonaldien eta euskararen inguruko hainbat ponentzia eskaini ziren. Lanenpres, Ikasleak enpresa […]

Gehiago irakurri
Egun on, Foronda

Manex Agirre / 2017 – 07 -27 Kezkaz ikusi dut, euskararen kale-erabileraren neurketen emaitzen aurrean, hizkuntza-politikaren arduradun zenbait emaitzen irakurketa homeopatiko samarra egiten, edo, zuzenean, datuak edo (kezkagarriagoa) datuak jasotzeko metodologia, hau da, neurketaren izaera bera, erlatibizatzen. Ez baitira onak, datuak; inori ez zaio eskapatzen hori, eta, ados, ez da kontua apokalipsiaren turutak jotzea, baina […]

Gehiago irakurri
Lanabes egitasmoa, Araban euskara sustatzeko

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea eta handitzea. Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira […]

Gehiago irakurri
Hemengo garia, hemengo ogia

Araban ereindako gariarekin egindako ogiaren bideragarritasuna aztertzeko ikerketa egin du Iudari Elkarteak. Probako proiektu bat abiatu dute, eta aurki izango dituzte emaitzak. 2017-04-01 / Alaitz Armendariz Hementxe bertan daukagu garia, zerealak, zekalea… Eta ogia egiteko irina kanpotik ekartzen dugu». Txema Pascual okinak argi dauka erabat «kontraesankorra» dela zereal ugari duen lurralde batean irina beste toki batzuetatik ekartzea. […]

Gehiago irakurri
Kepa Mendia

Madrilen heldu zion aitaren tradizioari, euskaltzaletasunari, alegia. Han ikasketak bukatutakoan, euskalgintzari ekin zion buru belarri. Kepa Mendiaren aitak euskaraz egiten zuen bere optikaren publizitatea, eta Kepak, bere «patua» baitzen, ohiturari eutsi zion, merkataritza estrategia izan gabe. Baina, gerora ikusi duenez, onuragarri gertatu zaio. Ostegun arratsaldean arineketan ibili zen. Arineketan baina ez presaka. Lehenengo, Otxandion; ordu […]

Gehiago irakurri
Lanbide Heziketan, euskarak baditu iparrak

Gaurkoan asteburuan berria egunkarian argitaraturiko albistea partekatu nahi dugu, euskararen sustapen eta hedapenaren alde elkarlanean egindako ekimenak azaltzen dituen erreportaia. Proiektu horien artean kokatzen dira Lanabes edo-eta Lazarraga Sariak egitasmoak, beste batzuekin batera, hizkuntzaren presentzia arlo sozioekonomikoan indartzeko pausoak ematen.   2017-02-25 / Jon Rejado Lanbide Heziketa euskaraz egiten duten ikasleen kopurua bikoiztu egin da hamar […]

Gehiago irakurri
Iraia Aspuru: “Euskarak balioa eransten die gure harreman eta negozioei”

Adigrafik izan zen Lazarraga Sariak ekitaldian izendaturiko lehenengo hautagai irabazlea. Aiara aldetik etorri ziren Iraia Aspuru, Ion Aspuru eta Laura Saratxaga, diseinu grafiko eta web sektorean murgilduta dauden Adigrafik-eko ordezkariak. Harriduraz eta poz handiz jaso zuten euskara sustatzeagatik lorturiko saria. Taldeak euskara hobesten du barnera zein kanpora begirako harremanetan eta euren bezeroak euskaraz aritzera animatzen […]

Gehiago irakurri
Lanabes, hizkuntza eta lana ubide berean kokatu

Pilar García Salazarrek, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu gurera: Ondo adierazi dute bai Igonek, bai Aitorrek eta Roberrek ere zertan den Araban euskara, zertan den Araban lana. Neure helburua, aldiz, bestea da, hizkuntza eta lana ubide berean kokatzea da, izan ere, tresna berria izango dugu urak bide beretik bideratzeko: LANABES. Gaztetan […]

Gehiago irakurri
Euskara Indartuz Lan Munduan

Lanabes egitasmoari buruzko erreportaia garatu dute Diario Noticias de Alava-tik. Arabako enpresa, elkarte eta erakundeek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko egiten duten lana goraipatu dute. Azken 20 urteotan hizkuntzaren egoera gizartean asko aldatu da eta enpresa munduan ere pausuak ematen ari dira. Egun, Araban, 150 enpresek egiten dute lan euskara kontuekin eta geroz eta gehiago dira euskara sustatzeak […]

Gehiago irakurri
EGUNEROKO LANEAN EUSKARA ERABILTZEKO AUKERA

Aitor Otaolak, SEAko zuzendari ordeak, Lanabesen aurkezpenean esandakoak ekarri ditugu hona. LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Egitasmo honek sarea nahi du ehundu Arabako arlo sozioekonomikoan enpresa eta erakundeen artean. Proiektu honen barruan, erakunde desberdinak gaude eta enpresa mailan, SEA Arabako Enpresariak egoteaz gain, badira […]

Gehiago irakurri