2022ko Lazarraga Sariak jaso dituzte Arabako bost entitatek, lan munduan euskaraz eroso aritzeko eredu izateagatik
Lazarraga Sariak 2022 saridunak

Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso dituzte 2022ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua, azaroaren 24an Gasteizko Artium Museoan. LANABES ekimeneko kide den  Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiarekin babesarekin. Bertan, sariak banatu eta hitzaldi bana eskaini dituzte Rober Gutierrez Bai Euskarari […]

Gehiago irakurri
Merkataritza guneko euskararen egoera aztertu eta erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute Gasteizko Udalak eta Boulevardek
merkataritza_hitzarmena_gasteizko udala_boulevard_ayuntamiento vitoria gasteiz 2022

Gasteizko Udalak eta El Boulevardek hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Arabako hiriburuan eta merkataritza-gunean euskararen erabilera sustatzeko lankidetza eta konpromisoa sendotzeko. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Amaia Castillo El Boulevardeko gerenteak akordioa sinatu dute gaur goizean, eta horri esker urtero hizkuntza sustatzeko hainbat ekintza egingo dira. Gasteizko Udalak eta merkataritza-eremuak horrelako hitzarmen bat sinatzen duten lehen aldia da. “Eremu sozioekonomikoa […]

Gehiago irakurri
Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du Arabako Foru Aldundiak

LANABES programaren barruko ekimenarekin, aholkularitza, informazioa eta hizkuntza-kudeaketarako gida bat egitea sustatuko ditu. Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du. Arabako enpresa-eremuan euskararen erabileran eragiteko sortutako LANABES foru ekimenaren babespean, erakundeak bere eskaintza zabaldu du eremu sozioekonomikoan, lehen aldiz sartu baitu nekazaritza-mundua upategien eskutik, bai Arabako txakolinaren eskutik, bai […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sarien zazpigarren edizioak esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten enpresak sarituko ditu
Lazarraga Sariak 2022

Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak Arabako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lana saritzea helburu duen Lazarraga Sarien zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 24ra arte egongo da zabalik, eta sariak azaroaren 24an banatuko dira Gasteizko Artium Museoan. Euskara eta Gobernu Irekiaren foru zuzendari Lexuri Ugartek eta Bai Euskarari elkarteko zuzendari Robert […]

Gehiago irakurri
Irekita dago 2022ko LanHitz deialdia, lantokietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak
lanhitz-2022

EHAAn 2022ko LanHitz deialdia argitaratuta dago, EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2022an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ) emateko. Eskaera aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa da, biak barne. Beharren arabera, dirulaguntza eskatzeko aukera ezberdinak daude.   ZUEN ERAKUNDEAK EZ BADU EUSKARA PLANIK: 1. multzoa 2. multzoa ZUEN ERAKUNDEAK EUSKARA PLANA BADU: 3. multzoa […]

Gehiago irakurri
Araban, lana euskaraz dator

Top Euskara + Euskaragileak jardunaldia egin zen asteazkenean, azaroaren 13an, Gasteizko EGA Master enpresan. SEA – Arabako Enpresariak elkarteak antolatu zuen, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, Arabako Foru Aldundiak babesten duen Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren barruan. EGA Masterreko zuzendari Aner Garmendiaren hitzaldiaz gain, Oiher Arantzeta Fagor Automationeko Euskara koordinatzaile ohiaren azalpena ere entzun ahal izan genuen. […]

Gehiago irakurri
‘Top euskara + Euskaragileak’ jardunaldia egingo da azaroaren 13an

Arabako enpresetako profesionalei zuzenduta, EGA MASTER enpresan egingo da, Araban euskararen alde egiteagatik erreferentea den enpresan. Arabako eremu sozioekonomikoan ematen den euskararen erabileraz, balioaz eta erronkez informazio eta iritziak partekatuko dituzte Lanabes-Araba Euskara Lanean egitasmoaren eragileek, Euskaragileak Enpresa Batzordearekin batera. Azaroaren 13an jarri dute hitzordua, Araban euskararen alde egiteagatik erreferentea den EGA MASTER enpresan. Jardunaldia […]

Gehiago irakurri
Zenbatek ulertzen du euskaraz Araban?
Araba eta Gasteizko datu soziolinguistikoak

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak irudi baten bidez ezagutazi nahi izan dute Arabako egoera soziolinguistikoa. Bertan ikusgai dauden mapen bitartez, aise ikus daiteke arabarren eta gasteiztarren zein ehunekok ulertzen duen euskaraz. Datuak ikusita, uste baino gehiagorekin egin dezakegu euskaraz. Datuen artean, 35 urtez azpiko arabarren % 79,99k euskaraz ulertzen duela azpimarratu daiteke; Gasteizen kasuan, […]

Gehiago irakurri
“Daukan garrantzia eman behar zaio euskaraz artatua izateko aukerari”
Lazarraga Sariak Baiona Hortz Klinika

Azaroaren 15ean banatu ziren Lazarraga Sariak. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso zuten saria, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Saridun bakoitzarekin izan ginen, saria nola hartu zuten jakiteko, haien proiektuak gertutik ezagutzeko eta euskara nola integratzen duten jakiteko. Gure laugarren protagonista Baiona Hortz […]

Gehiago irakurri
“Heziketa zikloez gain, eskolako giroa ere nabarmen euskaldundu da”
Lazarraga Sariak Gamarra Ostalaritza Eskola

Azaroaren 15ean banatu ziren Lazarraga Sariak. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso zuten saria, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Saridun bakoitzarekin izan ginen, saria nola hartu zuten jakiteko, haien proiektuak gertutik ezagutzeko eta euskara nola integratzen duten jakiteko. Gure hirugarren protagonista Gamarra Ostalaritza […]

Gehiago irakurri