‘EUSKARA LUKUAK’ PLANAREN KATALOGOA
Euskara Lukuak. Lanabes

Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaritzak sustatu eta Nekazaritza Sailaren lankidetzarekin, Guardia-Arabako Errioxan zerbitzua eskaintzen hasi da Lanabes Zerbitzu Teknikoa, Euskara Lukuak izenburupean, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearen laguntzaz. Helburua bertako upategietan eta enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta eragin biderkatzailea izatea da; horretarako, ABRA eta Ardoaren Ibilbidearekin eta haien bazkideekin egingo dute lan. AHIZE-AEK-k aholkularitza zerbitzua eskainiko du Euskara Lukuak programaren barruan. Aholkularitza zerbitzuaren […]

Gehiago irakurri
2022ko Lazarraga Sariak jaso dituzte Arabako bost entitatek, lan munduan euskaraz eroso aritzeko eredu izateagatik
Lazarraga Sariak 2022 saridunak

Biosasunek, Errota Hortz Klinikak, Angosto Kanpinak, Emaize Sexologia Zentroak eta EBA S.L.-k jaso dituzte 2022ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua, azaroaren 24an Gasteizko Artium Museoan. LANABES ekimeneko kide den  Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du sariketa, Arabako Foru Aldundiarekin babesarekin. Bertan, sariak banatu eta hitzaldi bana eskaini dituzte Rober Gutierrez Bai Euskarari […]

Gehiago irakurri
Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du Arabako Foru Aldundiak

LANABES programaren barruko ekimenarekin, aholkularitza, informazioa eta hizkuntza-kudeaketarako gida bat egitea sustatuko ditu. Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Aiarako upategietan euskara sustatzeko zerbitzua eskainiko du. Arabako enpresa-eremuan euskararen erabileran eragiteko sortutako LANABES foru ekimenaren babespean, erakundeak bere eskaintza zabaldu du eremu sozioekonomikoan, lehen aldiz sartu baitu nekazaritza-mundua upategien eskutik, bai Arabako txakolinaren eskutik, bai […]

Gehiago irakurri
Euskara Indartuz Lan Munduan

Lanabes egitasmoari buruzko erreportaia garatu dute Diario Noticias de Alava-tik. Arabako enpresa, elkarte eta erakundeek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko egiten duten lana goraipatu dute. Azken 20 urteotan hizkuntzaren egoera gizartean asko aldatu da eta enpresa munduan ere pausuak ematen ari dira. Egun, Araban, 150 enpresek egiten dute lan euskara kontuekin eta geroz eta gehiago dira euskara sustatzeak […]

Gehiago irakurri