LanEnpres eta Lanpres Gidak

Urriaren 5ean Lanabes Batzordeak, Laneki Elkartearekin elkarlanean, LANeNpres gidaren aurkezpena egin zuen Gasteizko Artium Museoan. Euskaraz lan egin nahi duten eta zerbitzua euskaraz eman nahi duten Arabako eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa, elkarte, erakunde  eta eragileak izan ziren jardunaldian eta  enpresetan egiten diren egonaldien eta euskararen inguruko hainbat ponentzia eskaini ziren. Lanenpres, Ikasleak enpresa […]

Gehiago irakurri
Lanabes egitasmoa, Araban euskara sustatzeko

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea eta handitzea. Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira […]

Gehiago irakurri
Lanbide Heziketan, euskarak baditu iparrak

Gaurkoan asteburuan berria egunkarian argitaraturiko albistea partekatu nahi dugu, euskararen sustapen eta hedapenaren alde elkarlanean egindako ekimenak azaltzen dituen erreportaia. Proiektu horien artean kokatzen dira Lanabes edo-eta Lazarraga Sariak egitasmoak, beste batzuekin batera, hizkuntzaren presentzia arlo sozioekonomikoan indartzeko pausoak ematen.   2017-02-25 / Jon Rejado Lanbide Heziketa euskaraz egiten duten ikasleen kopurua bikoiztu egin da hamar […]

Gehiago irakurri
Hizkuntzak ez dira sekula gastua, inbertsioa baizik

Gaurkoan Iñaki Garmendiak, EGA Master, mundu mailako enpresa gasteiztarraren zuzendariak Berrian eskainitako iritzia partekatu nahi dugu. Hizkuntzek eskaintzen duten balio erantsi eta lehiakortasuna erakutsi du Garmendiak eta Gasteizko lantegietan zein hiztegi teknikoetan euskara sustatzearen eraginkortasuna nabarmendu du. Hona hemen Berria egunkariak argitaratutako artikulua: 2017-02-23 / Iñaki Garmendia Urkizu – EGA Masterren, zuzendari kudeatzailea Mundializazioa tarteko, badira oinarrizko […]

Gehiago irakurri
Iraia Aspuru: “Euskarak balioa eransten die gure harreman eta negozioei”

Adigrafik izan zen Lazarraga Sariak ekitaldian izendaturiko lehenengo hautagai irabazlea. Aiara aldetik etorri ziren Iraia Aspuru, Ion Aspuru eta Laura Saratxaga, diseinu grafiko eta web sektorean murgilduta dauden Adigrafik-eko ordezkariak. Harriduraz eta poz handiz jaso zuten euskara sustatzeagatik lorturiko saria. Taldeak euskara hobesten du barnera zein kanpora begirako harremanetan eta euren bezeroak euskaraz aritzera animatzen […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sariak Arabako bost entitate aitortu ditu euskararen presentzia txertatu eta hedatzeagatik

Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardínek egunero euskararekiko egiten duten esfortzua azpimarratu nahi izan dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziuragiriaren Elkarteak Lazarraga Sariek laugarrenez nabarmendu dituzte Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanak daramatzaten entitateak. Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik Adigrafik, Txema Pascual […]

Gehiago irakurri
Lazarraga sariak euskara presente duten entitateak eta pertsonak saritzeko prest

Sariketa ekitaldia azaroaren 24an izango da Gasteizko Amárica aretoan Proposatu diren 53 hautagaietatik bost irabazle aukeratuko ditu Lanabes egitasmoko talde eragileak osaturiko epaimahaiak Ekitaldira publiko bezala joateko info@lanabes.eus helbidera idatzi behar da edo https://goo.gl/forms/E9wOO5R7JhtmMqDg2 loturan izena eman behar da Lazarraga Sariak, Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia, azaroaren 24ean izango da Gasteizko […]

Gehiago irakurri
Eneko Knörr inbertsore gasteiztarra Enpresarean Azokan izango da

Eneko Knörr ekintzaile eta inbertsore gasteiztarrak bere bizipenak eta aurrera begirako proposamenak partekatuko ditu. Ekintzailetza eta finantzazioa hizpide izanik, Adegi, Mondragon, Orkestra edo SPRIko ordezkariek, besteak beste, euren ikuspegiak azaldu eta eredu berriez eztabaidatuko dute. Ekitaldia azaroaren 3an izango da Oronako Gallery aretoan. Bi izen-emate prozesu zabaldu dira, bata publiko orokorrarentzat eta, bestea, “Arin-arin” saioko […]

Gehiago irakurri
EGA Master-ek “Enpresa Ertain eta Txiki Ekintzailea” zigilua lortu du

Ekonomia Ministerioak “Enpresa Ertain eta Txiki Ekintzailea” zigiluarekin saritu du <a href="https://www.egamaster Recommended Reading.com/es/”>EGA Master. Gasteizko enpresak ibilbide luzea egin du berrikuntza eta garapenaren bidean eta horren ondorio dira sortu dituen 200 patenteak eta 150 estatu baino gehiagotan lortutako presentzia, beste lorpen batzuen artean. 2015ean BAI Euskarari Aldizkarian eredua barnetik ezagutzeko aukera izan genuen, Aner Garmendiaren eskutik, Iñaki […]

Gehiago irakurri
Euskara Indartuz Lan Munduan

Lanabes egitasmoari buruzko erreportaia garatu dute Diario Noticias de Alava-tik. Arabako enpresa, elkarte eta erakundeek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko egiten duten lana goraipatu dute. Azken 20 urteotan hizkuntzaren egoera gizartean asko aldatu da eta enpresa munduan ere pausuak ematen ari dira. Egun, Araban, 150 enpresek egiten dute lan euskara kontuekin eta geroz eta gehiago dira euskara sustatzeak […]

Gehiago irakurri